Skip to main content

HABE

HABEren Berdintasunerako I. Plana landu dugu, erakundearekin elkarlanean. Lehenik eta behin, abiapuntuko egoera aztertu dugu; besteak beste:

  • Noraino txertatzen den genero-ikuspegia HABEren jardueran.
  • Emakume eta gizonen presentzia erabakigune eta ardura-postuetan.
  • Emakume eta gizonen banaketa lan-eremuen arabera.
  • Lan-baldintzak.
  • Kontziliazio-neurrien erabilera.
  • Hautaketa eta promozio-aukerak.
  • Euskaltegietako irakasleen egoera.
  • Ikasleen partaidetza sexuaren arabera.

Diagnostikoa HABEko jarduera-eremu guztietako arduradunekin partekatu dugu, eta, elkarrekin, egoeraren inguruko gogoeta egin, eta esku-hartzeko plana landu dugu.