Zergatik izan elhuyar?
Elhuyar fundazio-izaerako irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta honako xede hau du: euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraikitzea. Xede horrekin bat egiten dute fundazioko bazkideek.
Elhuyarrek euskal gizartean errotutako erakundea izan nahi du, eta, horregatik, gure xedearekin bat datozen pertsona, enpresa eta erakundeekin bat egin nahi dugu.
Diruz laguntzeko modua:
IZAN BAZKIDE
65€ / urtea
Errenta-aitorpenean desgrabatzeko aukera izango duzu Hego Euskal Herrian.
IZAN BABESLE BEREZIA
Egin zuk nahi duzun ekarpena
Bazkideen onurak izango dituzu
Enpresa edo erakunde bat bazara, jarri gurekin harremanetan: elhuyar@elhuyar.eus
Zuk ere elhuyarkide izan nahi duzu?
Zure ekarpenari esker, euskara punta-puntako teknologietan erabilgarri egon dadin lagunduko duzu, zientzia euskaraz zabaltzen jarraitzeko hauspoa emango diguzu, eta euskara eta berdintasuna gure egunerokoan txertatzen lagunduko duzu.
Bazkideek Elhuyar aldizkaria jasotzen dute hiru hilean behin.
Nola egin bazkide:
Oso erraza da. Bete formulario hau, eta Elhuyarreko bazkide bihurtuko zara. Gogoratu: 65 euroren ekarpena egin arren, kopuru horren zenbateko bat desgrabatuko duzu errenta-aitorpenean. Inprimakia jasotzen dugunean, geu jarriko gara zeurekin harremanetan.
Animatu, egin gure bazkide, izan elhuyar!