Zientziaren komunikazioa, gizarteratzea eta hezkuntza
Elhuyar | Zerbitzuak
Zientziaren gizarteratzea eta hezkuntza

Lantaldean, zientzialariak, pedagogoak, kazetariak, hezitzaileak, ingeniariak eta kudeatzaileak ditugu askotariko eskaintza gizarteratzeko. Gure bezeroak dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak, BRTA aliantza, Donostia Kultura, Bilboko udala, Iruñeako udala, Elgoibarko udala…, enpresak, garapen-agentziak, Teknika, EHU, MU eta EITB.
Zientzia-edukiak euskal gizarteari helarazteko proiektuak sortu eta eskaintzen ditugu idatzizko formatuan, Interneterako edo ikus-entzunezkoetarako, bai eta euskarri berritzaileetan ere (erakusketak, kaleko kanpainak…). Zientziaren gaurkotasuna komunikatzen dugu, gure inguruko ikertzaile-adituz lagunduta eta, bereziki lantzen ditugu ingurumena, berdintasuna, gazteen osasun mentala, pentsamendu kritikoa eta zientziaren eta gizartearen arteko elkarrekintzak. Lankidetza eta bezeroaren beharretara egokitzea dira gure lan-ezaugarriak.
Talentua eta etorkizunerako gazteen asmo profesionaletarako inspirazio-iturri izateko ekintzak antolatzen eta egituratzen laguntzen diegu udal eta eskualdetako agentziei eta eragileei. Ekintzak ikuspegi komunitario batetik lantzen eta proposatzen ditugu, ikerketek diotena oinarri zientifiko bezala erabilita, eta tokiko diagnostikoak egiten ditugu abiapuntu gisa.
Haur eta gazteek aisialdian zientzia eta teknologiaren inguruko bizipenak izateko programak jartzen ditugu martxan udalerrietan. Esperimentatzea, harremanak egitea, proiektuak garatzea eta erronkak ebaztea proposatzen diegu haur eta gazteei, metodologia sendo eta balioetan aberastutako baten bidez.
Gidari-talde askotarikoa, hurbila, gaztea, eskarmentuduna, aberatsa eta aditua dugu, erreferenteak gertutik eskaintzeko eta zientzia eta teknologian dagoen genero-arrakalari erantzuteko.
Ekitaldien aurkezpenak egiten ditugu, bai eta mahai-inguruak antolatu eta gidatu ere. Zientzia-tailerrak eskaintzen ditugu udaletan, eta trebakuntza-saio eta hitzaldi ugari ematen ditugu, bai irakasleentzat, bai publiko orokorrarentzat; adibidez, pentsamendu kritikoari buruzko trebakuntza-saioak edo zientziarekin eta generoarekin lotutako hitzaldiak. Horietaz gain, zientzia-ikuskizunak eta aisialdirako esperimentuak eskaintzen ditugu adin guztietarako, eta gai askotarikoak lantzen ditugu.
Ikus-entzunezkoetan 30 urteko esperientzia dugu bai telebistan, bai irratian eta podcastetan. Bideo korporatiboak egiten ditugu ikerketa edo teknologia-aurrerapenen berri emanez. Ekoizpenak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez egin ditzakegu, bai eta azpitituluak eta bikoizketak ere. Adimen artifizialaren aurrerapenak integratzen ditugu gure ikus-entzunezkoetan, bereziki euskaratik beste hizkuntzetara egokituta.
Hainbat gairen inguruko diagnostikoak egiten ditugu, besteak beste STEAM posizionamendua, trantsizio energetiko eta ekosoziala, eta gazteen osasun mentala. Diagnostikoetatik abiatuta, sentsibilizazio-kanpainak, partaidetza-prozesuak eta esku-hartze programak prestatzen ditugu.
Urte asko daramatza Elhuyarrek haur eta gazteei zuzendutako material didaktikoak lantzen. Hainbat euskarri eta formatutan prestatzen ditugu edukiak, hala nola ikerketa-programak, gidak eta ibilbide didaktikoak. Teknologia berriak eta adimen artifiziala baliatzen ditugu gure lanean.
Komunikazio-zerbitzuak

Komunikazio-estrategiak diseinatu, webguneak garatu, artikuluak idatzi, bideoak ekoitzi eta zure marka indartzeko prentsa-bulego lanak bideratzen ditugu, hizkuntza guztietan.
Adibideak:
Europako eta Europatik kanpoko ikerketa-, garapen- eta berrikuntza-proiektuen komunikazioan eta zabalpenean aritzen gara, haien bidez sortzen den bikaintasunezko ezagutza gizartera irits dadin.
Adibideak: