Hizkuntza-zerbitzuak eta euskara-planak
Elhuyar | Zerbitzuak
Elhuyarrek eskaintzen dituen hizkuntza-zerbitzuak eleaniztunak eta integralak dira, puntako hizkuntza-teknologiak eta metodologiak erabiltzen ditu, eta arlo ezberdin ugari jorratzen.
Enpresa eta erakundeentzat ditugun hizkuntza-zerbitzuak dira; esaterako, hiztegi terminologiko eta corpus berezituen sorkuntza eta itzulpen- eta zuzenketa-zerbitzua. Baita trebakuntza espezializatua ere, orokorra zein goi-mailakoa; esaterako, erakunde pribatu nahiz publikoetako langile eta itzultzaileentzat berariaz prestatutako hizkuntza-trebakuntzak.
Bestalde, euskararen erabilera aktibatzeko aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzen diegu erakunde publikoei eta entitate pribatuei: hizkuntzaren egoeraren diagnostikoak, diseinuak eta ebaluazioak; herri-mailako gogoeta eta berariazko zerbitzuak; trebakuntza soziolinguistikoa; hizkuntzan ahalduntzeko prozesuak; eta abar.
Euskararen erabilera eta planifikazioa
Norbanakoek, taldeek, erakundeek eta enpresek euskararen erabileran aurrerapausoak emateko aholkularitza eta laguntza teknikoa eskaintzen ditugu Elhuyarren.Itzulpenak eta hizkuntza-baliabideak
Elhuyarren esperientzia zabala dugu era guztietako itzulpen-zerbitzuak eta hizkuntza-baliabideei loturiko zerbitzuak eskaintzen: testu zientifiko-teknikoak, testu administratiboak eta juridikoak, zuzenketa-zerbitzuak...
Elhuyar | ezagutuz aldatzea