Berdintasuna, partaidetza eta eraldaketa soziala
Elhuyar | Zerbitzuak
Berdintasuna, partaidetza eta eraldaketa soziala

Rol desberdinetatik aritzen gara lanean, prozesu bakoitzak eskatzen duenari erantzunez: trebatzaile gisa ezagutza eta tresnak partekatuz; aholkulari gisa estrategiak eta norabideak proposatuz; erraztaile gisa elkarrizketa eta parte-hartzea ahalbidetuz; eta ekipoen coach gisa gaitasun indibidual eta kolektiboak garatzen eta talentuei bide ematen lagunduz.
Erakundeak barrutik eraldatzeko prozesuak diseinatzen eta garatzen ditugu:
- Emakumeen lidergo-gaitasunak eta autokonfiantza indartzeko programak
- Gizonak eraldaketarako agente aktibo bihurtzera bideratutako tailerrak eta ibilbideak
- Talde-kohesioa eta lankidetza indartzera bideratutako esku-hartzeak, konfiantzan, komunikazio eraginkorrean eta helburu partekatuetan oinarritutako lan-dinamikak sustatuz
Prozesu estrategiko integralak bideratzen ditugu, bai eta gai edo sektore jakin bati buruzkoak ere. Adituak gara bai diagnostiko eta diseinu parte-hartzaileak egiten, bai, berdintasun -planak diseinatu, garatu eta ebaluatzen ere.
Proiektuetan/Prozesuetan zuzenean inplikatutakoen partaidetza sustatzen dugu, esaterako:
- Ekipamendu komunitarioen diseinuan
- Kulturarteko estrategia eta estrategia antiarrazisten garapenean
- Emakumeen Etxeak sortzeko eta sendotzeko prozesuetan
Esparru zehatzetan esku-hartzeak garatzen ditugu, hala nola:
- Hezkuntza-komunitateen saretzea
- Ongizate emozionalari bide emateko prozesuak
- Gazteen parte-hartzea eta aktibazioa
Genero-ikuspegia txertatzen dugu politika publikoetan eta erakundeetako barne-prozesuetan, besteak beste:
- Genero-zeharkakotasun estrategia ezartzeko bidelaguntza
- Genero-ikuspegidun aurrekontuak
- Kontratazio publikorako genero-irizpideak