
Irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua gara. 1972an jaio ginen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultura-elkarte gisa egin genituen lehen urratsak, eta 2002an fundazio bihurtu ginen. Fundazioaz gain, Zubize SLU eta Eleka Ingeniaritza linguistikoa SL enpresek osatzen dute Elhuyar taldea.
Zientziak eta euskarak zutabe garrantzitsuak izaten jarraitzen badute ere, gaur egun, ezagutza aurreratua aplikatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugun erakundea gara. Enpresa, gizarte-eragile eta administrazioei irtenbide berritzaileak sortzen laguntzen diegu, mundu globaleko egungo erronkei erantzunez, diziplina anitzeko ikuspegiarekin. Euskararen eta euskal gizartearen garapenean erreferente izateko, lankidetzan dihardugu zientziaren, adimen artifizialaren, hiztegigintzaren, itzulpengintzaren hizkuntza-kudeaketaren eta hobekuntza sozialaren eremuko profesionalekin.
Xedea: euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraikitzea.
Ildo estrategikoak:
Euskara geruza gehiagotara zabaldu
Euskara ekonomia-sektore gehiagotara zabaldu
Euskara adin eta jatorri guztietako pertsonen eskura jarri
Euskararen esperientzia beste hizkuntza gutxiagotu batzuetara hedatu
Euskararen hizkuntza-kalitatean eragiteko baliabideak gizarteari eskaini
Enpresen eraldaketa hirukoitzaren (soziala, digitala, berdea) garapenean bidelagun izan
Enpresen eraldaketa hirukoitzean (soziala, digitala, berdea) eta Enpresa 5.0 paradigman kokatu
Bezeroen neurrirako soluzioak eskaini, Elhuyarren dugun eskaintza guztia kontuan hartuta
Kontsumo-molde berrietara egokitutako zientzia-eskaintza egin
Zientzia-edukiak publiko berrietara zabaldu
Kultura Zientifikoaren behatokia sortu
AAren bidezko kazetaritza-proiektuan esploratu
Unitateen arteko hibridazioa sustatu, zerbitzu integralak eskaintzeko
Elhuyarren hibridaziorako eta berrikuntzarako espazioak sortu eta aukerak sustatu
Eraldaketa sozialerako, digitalerako eta jasangarrirako gobernantza
Eraldaketa sozialerako gobernantza
Hizkuntza-politika eta hizkuntza-kalitatea
Berdintasun Plana
Komunikazio Plana
Komunitateari eskaintza
Eraldaketa digitalerako gobernantza
Eraldaketa Digitalerako Plana
Adimen artifizialaren erabilera kudeaketan eta eguneroko lanean
Eraldaketa jasangarrirako gobernantza
Pertsonen garapena
Bideragarritasun ekonomikoa eta erakunde jasangarria
Trantsizio Ekologikorako Plana
Kudeaketa aurreratua
Elhuyar taldearen balioak
Konprometitua
Gizartearekiko erantzukizuna dugu, eta gizarte-eraldaketa dugu helburu. Lanarekiko, lankideekiko zein bezeroekiko konpromisoz jarduten gara
Sendoa
Ibilbide luzea dugu, eta esperientzia handia duen lantalde gaitua dugu zutabe. Lanean ezagutza eta kalitatea bilatzen ditugu.
Irekia
Barruan zein kanpoan lankidetzan aritzen gara, ezagutza partekatuz. Talde-lana eta elkarlana ditugu ardatz gure lan egiteko moduan
Ekintzailea
Esparru berrietan murgiltzen egiten dugu aurrera. Lan egiteko moduan ekimena, sormena eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditugu.
Enpatikoa
Pertsonak aintzat hartzen ditugu eta konfiantza oinarri hartuta lantzen ditugu harremanak. Lantaldearen zein kolaboratzaile eta bezeroen asebetetzea ditugu helburu
Elhuyar Fundazioaren patronatua
- Eustakio Arrojeria EguskitzaLehendakariordea
- Jesus Mari Ugalde Uribe-Etxeberria
- Itziar Laka Mugarza
- Leire Cancio Orueta
- Rafael Bañales Arrula
- Libe Mimenza Castillo
- Miren Karmele Gomez
- Alfontso Mujika EtxeberriaIdazkaria
- Jon Abril OlaetxeaKoordinatzaile nagusia
- Xabier Arregi Iparragirre
- Itziar Alkorta Idiakez
- Iñaki Alegria Loinaz
- Jose Mari Pitarke de la TorreLehendakaria
- TecnaliaJoseba Laka Mugarza
- NEIKEROlatz Unamunzaga Galarza
- Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza SailaAmaia Eskisabel Alegria
- Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun SailaElixabete Garcia Caballero
- Gipuzkoako Foru Aldundia - Hizkuntza Berdintasuneko ZuzendaritzaGarbiñe Mendizabal Mendizabal
- Usurbilgo UdalaAgurtzane Solaberrieta Mesa
KOORDINAZIO-GUNEA

Jon Abril Olaetxea
Koordinatzaile nagusia

Itziar Cortes Etxabe
Hizkuntza eta Teknologia

Aitzol Astigarraga Pagoaga
Adimen Artiziala Hizkuntzan

Garazi Andonegi Beristain
Zientzia

Amaia Zarrabeitia Salterain
Aholkularitza

Manex Urruzola Arrate
Komunikazio Zerbitzuak

Izaskun Etxebeste Arozena
Ekonomia eta Finantzak
Dokumentazioa
Elhuyar | ezagutuz aldatzea
Urteko memoria
Elhuyar | ezagutuz aldatzea
ERAKUNDE HAUETAKO KIDE GARA













