Skip to main content

Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak

Elhuyar | Zerbitzuak

Lurralde adimendun, inklusibo eta eleaniztuna erdiestea xedetzat harturik, hizkuntza-teknologiak ikertzen eta garatzen ditugu; hizkuntzaren prozesamendu automatikoaren eta adimen artifizialaren lau esparru teknologikotan espezializaturik gaude:

  • Hizketa-teknologiak
  • Hizkuntza-baliabideak
  • Itzulpengintzarako teknologiak
  • Testuen meatzaritza

Euskal Zientzia eta Teknologia Sareko agente akreditatua gara, eta, 2001etik, liderrak gara hizkuntza-teknologiekin lotutako ikerketa-proiektu estrategiko nagusietan.

  • Hizketa-teknologiak

    Hizketa-teknologiek hizketa tratatzea ahalbidetzen diete makinei, eta barnean hartzen dituzte hizketaren sintesia edo sorkuntza eta hizketaren ulermena.
  • Itzulpengintzarako teknologiak

    Elhuyarren itzulpen-prozesua optimizatzea dugu helburu, produktibitatean hobekuntzak eraginez eta lanaren kalitatea bermatuz. Itzulpengintzarako teknologiak erabiltzen ditugu horretarako.
  • Testuen meatzaritza

    Testuen meatzaritza (text mining eta text analytics izenez ere ezaguna) egiten dugu Elhuyarren, testuetatik informazio egituratua edo ezagutza erauzteko tekniken bidez.
  • Hizkuntza-baliabideak

    Gaur egun, eleaniztasuna kontuan hartzen duten hizkuntza-baliabideak ezinbestekoak dira edozein erakunde eta enpresatan. Horretarako, hainbat alor lantzen ditugu Elhuyarren.

Informazio gehiago nahi baduzu, bete formularioa

Arduraduna: Elhuyar

Helburua: Egindako eskaeren eta kontsulten kudeaketa.

Legitimazioa: Lortutako baimenak, interes legitimoa eta araudia betetzea.

Hartzaileak: Zerbitzuak (nazioarteko transferentziak barne) ematen dituzten hirugarrenak.

Eskubideak: Datuetara irispidea izateko, datuak zuzentzeko, ezabatzeko eta haien tratamendua mugatzeko edo aurka egiteko, banakako erabaki automatizatuei aurka egiteko eskubidea barne.

Jatorria: Erabiltzailea.

Pribatutasun-politika irakurri