Hizkuntza-zerbitzuak eta euskara-planak
Elhuyar | Zerbitzuak
Euskararen erabilera eta planifikazioa

Euskararen egoeraren diagnostikoak eta euskara-planak egiten ditugu erakunde pribatu zein publikoetan, erakunde barruan aldaketak eragiteko. Planak diseinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko aholkularitza eskaintzen dugu, bai eta hizkuntza-kalitatearen ziurtagiriak lortzeko laguntza ere.
Lurralde eta udalerrietan euskararen erabilera aktibatzeko politika publikoak diseinatzeko partaidetzazko prozesuak eratzen ditugu, zeharkakotasuna, lankidetza eta parte-hartze koordinatua lehenetsiz.
Prozesu estrategikoak bideratzen ditugu sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko. KEMEN sistema integralaren araberako diagnostiko eta diseinuak egiten, garatzen eta ebaluatzen ere.
- EAEko bi hizkuntza ofizialen erabilerarako jarraibideetan oinarrituta, plan estrategikoak, kudeaketa-planak eta hizkuntza-irizpideak diseinatzeko eta horiek martxan jartzeko prozesuak abiarazten ditugu.
- Euskal Sektore Publikoan euskararen erabilera normalizatzekoa 19/2024 DEKRETUAren eskakizunei erantzuteko, aholkularitza eskaintzen diegu erakundeei, esaterako:
- Hizkuntza-irizpideak sortzeko edo eguneratzeko prozesuak
- Lanpostuetako funtzio komunikatiboen lanketa egiteko prozesuak
- Prestakuntza-planetan hizkuntzaren ikuspegia txertatzeko prozesuak
- Lanpostuetako hizkuntza-eskakizunak esleitzeko aholkularitza
- Arduradun tekniko eta politikoentzako hizkuntza-kudeaketaren lidergoari buruzko trebakuntza-saioak
Lantaldeetako kideen hizkuntza-ahalduntzea eta hizkuntza-lidergoa lantzeko trebakuntza-saioak ematen dugu eta prozesuenak gidatzen ditugu.
Itzulpenak eta hizkuntza-baliabideak

Profesionalak eta kalitatezkoak dira Elhuyarren egiten diren itzulpenak. Kalitate-bermea dute itzulpenek; izan ere, gure itzultzaileek beren ama-hizkuntz(et)ara soilik itzultzen dute. Hizkuntza askotako itzultzaileen sare zabal bat dugu (Europar Batasuneko hizkuntzak nahiz kanpokoak). Gainera, itzulpen guztiak zuzentzaile batek gainbegiratzen ditu.
Askotariko formatuekin lan egiten dugu: dokumentuak, maketak, webguneak…
Epeak betetzea garrantzitsua da guretzat; beraz, bezeroarekin adosten ditugu entrega-epeak.
Itzulpenflow: bezeroak lanaren kostua eta fase guztiak kontrolpean izango ditu itzulpenak kudeatzeko Itzulpenflow plataformarekin.
Itzulpen-talde batean zaude? Prozesuak optimizatu nahi dituzu?
Itzulpen-tresnetan trebakuntzak eskaintzen ditugu, neurri-neurrikoak. Itzulpen-memoriak garbitzea, arreta telefonikoa… moduko zerbitzuak ere eskaintzen ditugu.
Wordfast tresnaren inguruko aholkularitza-zerbitzua ere eskaintzen dugu.
Hizkuntzaren profesionalez osatutako lantaldea du Elhuyarrek, eta testuak orrazteaz eta zuzentzeaz arduratzen da, hizkuntzaren arauak, hartzailearen profila, testuaren helburua… kontuan hartuta.
Hizkuntza-auditoretza zure erakundeko testuen kalitatea zaintzeko tresna da. Gaur egun, itzulpen automatikoa eta adimen artifizial sortzailea erabiltzen ditugu maiz testuak sortzeko eta itzultzeko, bai hizkuntzaren alorreko profesionalek, bai enpresa eta erakundeetako langileek ere. Horrek testuen kalitatean nabarmen eragiten du, eta horrek eragin zuzena dauka erakunde batean.
Testu eskas edo akastunak mesfidantza eragiten du, erakundetik urruntzen gaitu. Testu zuzen eta koherenteak interesa pizten du, erakundera gerturatzen gaitu.
Testuak aztertzeko, hobetzekoak identifikatzeko eta hobetzeko urratsak proposatzeko helburuarekin egiten ditugu hizkuntza-auditoretzak.
Zure erakundearen hizkuntza-kalitatea hobetzen lagunduko dizugu.
Hizkuntzaren eta itzulpengintzaren alorreko ikastaroak ematen ditugu, bezero bakoitzaren neurrira, itzulpen-talde profesionalentzat, administrazioko langileentzat nahiz hizkuntzan espezializazio-maila altua dutenentzat.
Elhuyarren urteak daramatzagu hizkuntzalaritzarekin lotutako alor hauetan lanean, lantalde espezializatu baten eskutik.
Elhuyar Hiztegia da Elhuyarren hiztegirik ezagunena, baina bestelako hiztegi eta corpusak ere lantzen ditugu, elebakarrak nahiz eleaniztunak. Adibide batzuk:
- Leiho Morea
- 2030 Agenda Hiztegia
- EHUskaratuak
- Trengintza Hiztegia
- Consumer corpusa
- Industria Berriaren SPRI Hiztegia
- Petronor Oil&Gas hiztegia
- ZTH
- Automobilgintza hiztegia
- DE hiztegia
- Dabilena
Ikus-entzunezko edukien transkripzio eta azpititulazio profesionalak egiten ditugu. Emaitza jatorrizko hizkuntzan nahiz itzulita jaso dezakezu.
Elhuyar erreferentea da hizkuntza naturalaren prozesamenduan (NLP). Gure lantaldean askotariko diziplinetako adituak aritzen dira elkarlanean: adimen artifiziala, ingeniaritza, matematika, hizkuntzalaritza konputazionala, lexikografia…
Adimen artifiziala baliatuz, bereziki lan hauetan aritzen gara:
- Terminologia- eta hizkuntza-baliabideak lantzen
- Corpus eleaniztunak sortzen eta lerrokatzen
- Lexikografia- eta terminologia-proiektuetan eta adimen artifizialaren esparruan erabiltzeko datu espezifikoak sortzen
- Hizkuntza naturalaren prozesamendurako proiektuetarako anotazio-lanak egiten.
- Adimen artifizialaren ikerketara bideratutako berridazketak, estandarizazioak eta anotazioak.

