CIC nanoGUNE
CIC nanoGUNE ikerketa-zentroan, langileen ekimenez, osatua zegoen Berdintasun Batzordea, eta guri deitu ziguten berdintasun-egoera zein zen aztertu, horretan sakondu eta hurrengo urteetako lana planifikatzen laguntzeko. Horretarako:
- Galdetegi bat pasatu genien langile guztiei.
- Datu- eta dokumentazio-bilketa sakona egin genuen.
- Elkarrizketa sakonak eta talde-elkarrizketak bideratu genituen erakundea hobeto ezagutzeko eta berdintasun-egoeraren diagnostikoa egiteko.
Horren ostean, hurrengo lau urteetarako ekintza-plana diseinatu genuen Berdintasun Batzordearekin elkarlanean, eta, erakundeak zituen erronka nagusietan oinarrituta, hurrengo lau urteetarako gidalerroak zehaztu genituen. Geroztik, elkarlanean dihardugu planaren inplementazioan eta sistematizazioan, eta eskuz esku lan egiten dugu Berdintasun Batzordearekin eta erakundeko arduradunekin. Prozesu horren bidez, batetik, erakundeak berdintasunari dagokion garrantzia ematea lortu dugu, eta, bestetik, langileek beren iritziak entzun eta aintzat hartu direla sentitu dute.