Skip to main content

Eroski: hizkuntza-ohituretan eragiten

EROSKIk aspaldi ekin zion euskara bere ohiko jardunean normalizatzeari, eta urte asko daramatza euskararen presentzia bultzatzen. Bide luze horretan, Elhuyar bidelagun izan du sarritan: sustatzaileen dinamikan, adierazle-sistema eratzen, ikuskapenak egiten... Azkenaldian, saltoki handietako langileen hizkuntza-ohituretan eragiteko prozesuak bideratu ditugu. Horretarako, saltokiko sekzioetako langile guztiekin lan egin dugu, euskara-maila guztietako langileekin, eta bakoitzak bere lanpostuan egin dezakeena aztertu eta erabilera hobetzeko urrats zehatzak eman ditugu. Lehen proba pilotuaren emaitza onak ikusirik, saltoki gehiagotara zabalduko dugu egitasmoa.