Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Taldea

Aholkularitza

Elhuyar 1972an jaio zen, zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Kultura-elkarte gisa egin zituen lehen urratsak, eta 2002an fundazio bihurtu zen, 40 urteko ibilbidea eginda. Beste bi enpresek ere osatzen dute Elhuyar taldea: Zubize SL. eta Eleka Ingeniaritza Linguistikoa SL 2013an talde bezala egituratzeko urratsa eman zuen.

Xedea: Euskaratik, teknologiaz eta ezagutzaz baliatuz, eta zientzia zabalduz, gizarte aktibo, kritiko eta berdinzalea eraiki nahi dugu.


Lerro estrategikoak:

  1. Elhuyarren taldea indartu
  2. Kanpo eta barne lankidetza indartu
  3. Eragiletza indartu, gizartearekin bat egin
  4. Sarrerak areagotu

Elhuyar Taldearen balioak:

Honelako erakundea da Elhuyar:

  • Irekia. Barruan zein kanpoan lankidetzan aritzen gara, ezagutza partekatuz. Talde-lana eta elkarlana ditugu ardatz gure lan egiteko moduan.
  • Konprometitua. Gizartearekiko erantzukizuna dugu, eta gizarte-eraldaketa dugu helburu. Lanarekiko, lankideekiko zein bezeroekiko konpromisoz jarduten gara
  • Ekintzailea. Esparru berrietan murgiltzen egiten dugu aurrera. Lan egiteko moduan ekimena, sormena eta etengabeko hobekuntza sustatzen ditugu.
  • Sendoa. Ibilbide luzea dugu, eta esperientzia handia duen lantalde gaitua dugu zutabe. Lanean ezagutza eta kalitatea bilatzen ditugu.
  • Enpatikoa. Pertsonak aintzat hartzen ditugu eta konfiantza oinarri hartuta lantzen ditugu harremanak. Lantaldearen zein kolaboratzaile eta bezeroen asebetetzea ditugu helburu.
     

 

  • Zuzendari-nagusia: Leire Cancio Orueta
  • Hizkuntza eta Teknologia: Josu Aztiria Urtaran
  • Zientzia: Maria Gil Rodríguez
  • Aholkularitza: Maddi Etxebarria Bilbao
  • Komunikazioa: Manex Urruzola Arrate

Urteko memoria: 2017. urteko txostena

Urteko memoria: 2016. urteko txostena

Urteko memoria: 2015. urteko txostena

Urteko memoria: 2014. urteko txostena

Urteko memoria: 2013. urteko txostena