Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hizketa-teknologiak

Teknologia

Hizketa-teknologiak

Elhuyarrek eta  EHUko Aholab taldeak, ahots-sintesi bidez (Text-To-Speech) webguneak entzuteko teknologia garatu dugu. Erabiltzaileek, hartra, aukera dute webgune horietako edukiak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, katalanez eta galegoz modu naturalean entzuteko.

Hizketa-teknologiak zure enpresa edo erakundean txertatzearen onurak hauek dira:

  • Ikusmen-arazoak eta desgaitasunak dituzten pertsonentzako zerbitzu gehigarri bat da, erakundearen testuak eta edukiak irakurtzeko aukera emango duena. Ikerketek diote biztanleriaren % 15 - % 20k duela hizkuntzari dagokion ulermen- edo ikasketa-desgaitasunen bat (ikusmen-arazoak, dislexia…)
  • Mugikorren aroan, irakurketa errazten du (pantailen tamaina, mugimendua…)
  • Komunikazio-kanal berri bat irekitzen du, eta, hala, erakundearen edukia ahalik eta irisgarriena izateko eta ahalik eta jendarte zabalenera iristeko aukera ematen du

Funtzionalitateak:

  • Artikulu, testu, albiste eta erreportajeak entzutean, erabiltzaileek gizonezko edo emakumezkoen ahotsa aukeratu ahal izango dute.
  • Esaldiz esaldi edo paragrafoz paragrafo nabigatu eta entzuteko aukera emango da.
  • Irakurketaren erritmoa eta abiadura zehazteko aukera izango da.
  • Guztia HTML5 teknologia estandarrarekin garatua dago.

Teknologia hau dagoeneko aplikatu da Elhuyar hiztegietan, enpresen hizkuntza-kudeaketarako Hizkuna plataforman, Matxin gaztelania-euskara itzultzaile automatikoan,  Elhuyar Aldizkariaren webgunean, Zientzia.net-en, Xuxen.eus-en eta EITB.eus-en.

Gure hizketa-teknologia esteka hauetan probatu daiteke:

Bestalde, hainbat funtzionalitate eta hobekuntza berri ere gara ditzakegu bezeroaren beharretara egokituta:

  • Webguneko edukiez gain, dokumentuak eta aurkezpenak entzuteko aukera ematea.
  • Edukiak entzuteko eta audioan gordetzeko aukera ematea.
  • Ahots berriak txertatzea, domeinura egokitzea edo intonazioa bera ere hobetzea.

Etengabe ari gara teknologia eta zerbitzua hobetzen, eta, gertutasuna ardatz hartuta, bezeroak dituen iradokizun, ekarpen eta beharrei etengabe erantzuteko prest egongo gara.