Skip to main content

 

LINGUATEC-IA (EU)

 

LINGUATEC IA

Adimen artifizialaren bidez aragoiera, euskara, katalana eta okzitaniera digitalizatzen aurrera egiteko proiektu batean ari da parte hartzen Elhuyar, Orai adimen artifizialeko bere zentroaren bidez

Helburua:

Proiektuaren helburua da adimen artifizialari (AI) buruzko ezagutza garatzea, baliabide gutxi dituzten hizkuntzei aplika dakizkiekeen hizkuntza-eredu neuronal berrietan oinarrituta. Horren bidez, aurrera egin nahi da POCTEFA lurraldeko hizkuntzen digitalizazioan (aragoiera, katalana, euskara eta okzitaniera) eta mugaz gaindiko azpiegitura linguistiko eta adimentsu baten eraikuntzan, zeinak erraztu egingo baitu hizkuntza horietako hiztunen arteko komunikazioa eta informazio eleaniztuna eskuratzea.
Hona hemen proiektuaren xedeak:

  • Algoritmo eta arkitektura neuronal berriak eraikitzea zenbaketa-erregimenetara eta hizkuntza-baliabide mugatuetara egokitutako hizkuntza-eredu neuronalak sortzeko.
  • Euskara, katalana, okzitaniera, aragoiera eta horien aldaera dialektalen transkripzio, itzulpen automatiko neuronal eta ahots-sintesiko sistemak hobetzea, frantsesarekin eta gaztelaniarekin konbinatuta. 
  • Plataforma linguistiko eleaniztuna garatzea azpititulazio eta bikoizketa automatikorako.
  • Onlineko plataforma edo gordailu bat sortzea Pirinioetako hizkuntzen baliabide, teknologia eta aplikazioentzat. 
  • "Hizkuntzaren Teknologiei buruzko Mugaz Gaindiko Bikaintasun Sarea" indartzea.

EFA 104/01-LINGUATEC IA (Adimen Artifiziala) proiektu europarra Eskualdeak Garatzeko Europako Funtsak (EGEF) kofinantzatu du, INTERREG POCTEFA 2021-2027 1. deialdiaren bidez. Laguntza horri esker, ahalegin handiagoa bideratuko da berrikuntzara, eta Lengoaia Naturalaren Prozesamenduan (LNP) Adimen Artifizialaren ikerkuntza aplikatuaren alde egingo da; horrez gainera, mugaz gaindiko lurraldearen artikulazio sozial eta kulturalari lagunduko zaio, tokiko kulturaren funtsezko elementu bat, hizkuntzak, indartuz. 

Exekuzio-aldia:
  • Hasiera: 2024/01/01
  • Amaiera: 2026/12/31
Partzuergoaren osaera:
  • Elhuyar (adimen artifizialeko Orai zentroaren bidez) 
  • Lo Congrés Permanent de la Lenga Occitana
  • HITZ zentroa (UPV/EHU)
  • Toulouseko Jean Jaures Unibertsitatea
  • Perpinyàko Unibertsitatea
  • Baionako IKER-CNRS
  • Aragoiko Gobernua
  • Lleidako Unibertsitatea

Aurrekontu osoa: 1.545.953,42 €
FEDERen aurrekontua: 1.004.867,00 €


LINGUATEC-IA proiektuaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du, Interreg VI-A España-Francia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2021-2027). POCTEFAren helburua da Espainia-Frantzia-Andorra muga-tartearen integrazio ekonomiko eta soziala indartzea.