Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Sarrera

Teknologia

Informazioaren Gizartean eleaniztasunak duen garrantzia handituz doa egunez egun. Informazioa zenbait hizkuntzatan sortzeko, jasotzeko eta trukatzeko eskakizuna gero eta handiagoa da, eta Hizkuntz Teknologiek zeresan handia dute eskakizun horri erantzuteko erabiliko diren tresnen garapenean.

Era berean, ikerketa eta garapenak berebiziko garrantzia du enpresen zerbitzuen berrikuntza eta kalitatea hobetzezko. Elhuyarrek apustu sendoa egin du alor honetan eta hizkuntza-teknologien ikerketa eta garapenean estrategikoa da itzulpengintza, hiztegigintza eta oro har, hizkuntza-zerbitzuen etengabeko hobekuntzarako.

Ikerketa eta garapenean egindako inbertsioari esker hainbat baliabide eta tresna garatu ditugu; horrek gure zerbitzuak berritzeko eta hobetzeko aukera eman digu.