Skip to main content

Urola Garaia

Urola Garaiko Berdintasunerako II. Planaren ebaluazioa egin, diagnostikoa eguneratu eta III. Plana diseinatzeko prozesua: Aurreko plana ebaluatzearekin batera, entzute-fase zabal bat ireki dugu emakumeen gaur egungo arazo, behar eta interesak ezagutzeko. Horretarako, elkarrizketa-taldeak osatu ditugu askotariko zapalkuntzak bizi dituzten emakumeen kolektiboekin. Bestetik, EAEko Berdintasunaren VII. Planaren antolaketan oinarritutako 4 lantalde sortu ditugu, nagusiki eremu bakoitzeko egoera aztertu dutenak: gobernu onaren edo zeharkakotasunaren lantaldean, mankomunitateko eta udaletako teknikariak elkartu ditugu; emakumeen ahalduntzearen eremua eskualdeko Ahalduntze Eskolaren inguruan diharduten partaideekin eta mugimendu feministarekin aztertu dugu; gizarte antolaketa eta eremu sozio-ekonomikoa, berriz, eskualdean eremu horietan diharduten eragileekin aztertu dugu (besteak beste, hezkuntza-eragileak, eragile ekonomikoak eta Garapen Sozioekonomikorako Agentziako enpleguaren alorra). Azkenik, indarkeria matxistaren eremuan, eskualdeko protokoloan inplikatutako eragileak eta modu batean edo bestean gaia lantzen duten eragileak elkartu ditugu, egoera aztertu eta erronkak zehazteko.