Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hiztegiak eta corpusak

Hiztegien munduan, ibilbide oparoa egin du Elhuyarrek bere sorreratik. Hainbat hiztegi-produktu ditugu merkatuan, baina, horrez gain, lexikografia- eta terminologia-zerbitzu ugari eskaintzen ditugu enpresa eta erakundeentzat. Elhuyarrek egiten duen gizarte-lanaren ildoari jarraikiz, hiztegi horiek erabat doan kontsultatu daitezke sarean.


Elhuyar hiztegiak

 

Elhuyar hiztegi elebidun guztiak kontsulta daitezke hiztegiak.elhuyar.eus webgunean

  • Euskara-gaztelania / castellano-euskara 
  • Euskara ingelesa / english-basque
  • Euskara-frantsesa / français-basque

Orain gainera, mugikorretarako eta tabletetarako Elhuyar hiztegiak aplikazioa sortu dugu; gure APPgunean eskura dezakezu.


CorpEus

Sarea bera euskararentzat corpus erraldoitzat hartuta, CorpEus sortu du Elhuyarren Hizkuntza eta Teknologia unitateakHorrela, hiztegiak egindako lanaren osagarri, tresna honekin hitzak testuinguruann ikus ditzalezu, erabili izan diren bezala.


Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa

Elhuyar aditua da zientzia eta teknologia alorreko itzulpen espezializatuetan eta alor horretako hizkuntzalaritzan. Sorreratik alor horretan pilatu den jakintzaren emaitza Elhuyar Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoa izan da, eta doan kontsultatu dezakezu zthiztegia.elhuyar.org helbidea.

Zhiztegia


Zientzia eta Teknologiaren corpusa

Zientzia eta Teknologia Hiztegiaren osagarri, Zientzia eta Teknologiaren corpusa ere sortu dugu; hori ere sarean kontsultagarri doan.  Tresna honekin hitzak testuinguruann ikus ditzalezu, erabili izan diren bezala.


Hiztegi Automatikoak

Pibotaje bidez sorturiko hainbat hiztegi biltzen ditu webgune honek; munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzekin lotzen du euskara: alemana, hindi hizkuntza, txinera, swahilia eta arabiera.


Web-corpusen ataria

Gune honetan euskarazko web-corpusak kontsultagai daude. Corpusak Internetetik automatikoki eratuak dira, gure taldean garatutako tresnak erabiliz. Une honetan, 2 corpus ditugu, atariaren atal banatan kontsulta daitezkeenak.


Lexikoaren behatokia

Lexikoaren Behatokiaren corpus Euskaltzaindiaren elkarlanean euskararentzat sorturiko tresna da. Komunikabideek argitaratzen duten edo aireratzeko idazten duten materialarekin corpus monitore bat eraikitzea da helburua, hau da, hizkuntzaren erabilera hurbiletik jarraitzea ahalbidetuko duen corpus bat elikatzen eta automatikoki lematizatzen eta etiketatzen joatea.


Eroski Consumer Corpusa

Edozein hitz edo esamolde bilatu eta CONSUMER EROSKI aldizkariaren edukietan arakatu ondoren, coprus honek bere baliokidea erakutsiko dizu euskaraz, gaztelaniaz, galegoz edo katalanez.