Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

COVID-19 gaitzaren inguruko terminologia: gure hiztegietako #AzkenAldaketak

2020.05.26-(e)n argitaratua Noticias-(e)n kategorian

 

Elhuyarrek etengabe eguneratzen ditu bere hiztegiak, eta sare sozialen bidez ematen du horren berri normalean, #AzkenAldaketak traola baliatuz. Azkenaldian, COVID-19 gaitzak eragin duen egoerari lotutako hiztegia eguneratzen aritu gara.

Terminologia hori eskura izateko, denak batera kontsultatzeko aukera eman nahi genuke, eta sortaka sare sozialetan zabaldutakoak hemen bilduko ditugu aurrerantzean.

Otsailaren hasieran, lau sarrera eguneratu genituen Elhuyarren Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi Entziklopedikoan:

Nazioartean izendatu eta berehala proposatu genuen euskarazko ordaina SARS-CoV-2 izeneko koronabirusak eragiten duen gaitzarentzat: 2019-nCoV arnas gaixotasun akutu edo COVID-19.

Geroztik, astez aste, hiztegiak.elhuyar.eus eguneratzen jarraitu dugu, eta hainbat termino gehitu dizkiogu COVID-19aren gure hiztegi partikularrari. Lanean jarraitzen dugu; beraz, zerrenda luzatuz joango da, eta goialdean agertuko dira azkena eguneratutakoak. Nagusiki, euskarazko eta gaztelaniazko hiztegi-sarrerak eguneratu ditugu, baina haietako gehienek dagoeneko badituzte frantsesezko eta ingelesezko ordainak ere. Egin klik hitz bakoitzaren gainean, eta zuzenean sartuko zara Elhuyarren hiztegien webgunean.

20-05-26an eguneratuak

20-05-19an eguneratuak

20-05-13an eguneratuak

20-05-06an eguneratuak

20-04-30ean eguneratuak

20-04-21ean eguneratuak

20-04-07an eguneratuak

20-04-01ean eguneratuak

20-03-24an eguneratuak

20-03-17an eguneratuak