Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Zientzia

Zientzia

Zer egiten dugu?

Zientzia unitatean, zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta horiekiko jakin-mina sortzeko baliabide eta zerbitzuak eskaintzeko egiten dugu lan. Euskara da gure lan-hizkuntza nagusia.

Unitatearen helburu nagusia da zientzia publiko guztietara eta formatu guztietan hurbiltzea. Gure proiektuak eta zerbitzuak publiko-mota hauei zuzentzen dizkiegu:

  • Publiko orokorra
  • Haurrak eta gazteak
  • Ikertzaileak eta kazetariak
  • Gizarte-eragileak

Eta euskarri hauetan egiten dugu lan:

  • Prentsa idatzia: Elhuyar aldizkaria
  • Telebista: Teknopolis ETBko saioa.
  • Irratia: Euskadi Irratiko Norteko Ferrokarrilla irratsaioa
  • Internet: Basque Research, Zientzia.net, Zernola, Elhuyar Olinpiada, Zientzia Azoka…    

Lantaldea

Gaur egun, 21 lagunek osatzen dugu Zientzia unitatea. Lantaldea, nagusiki, zientzia-ikasketak edo kazetaritza-ikasketak dituzten profesionalek osatzen dugu, eta urteetako eskarmentua dugu zientziaren eta teknologiaren dibulgazioan. Zientzia-dibulgatzaileez gain, ordea, proiektu-kudeatzaileak ere aritzen dira gurekin.

Lantaldeaz gain, kolaboratzaile-sare egonkor bat dugu, gure proiektu eta zerbitzuen kalitatean eta jakintza- eta irizpide-aniztasunean laguntzeko.

Zientzia unitatearen arduraduna: Maria Gil Rodriguez


Sariak eta aitormenak

  • 2013: Interneteko Tecnalia Saria Elhuyarrekokide Guillermo Roari, Elhuyaraldizkarian argitaratutako ‘Itxaropenbioartifiziala’lanagatik.
  • 2011: Teknopolisek lehen saria eskuratu zuenBioteknologiaren komunikazioaren eta dibulgazioaren Asebio/Genoma España sarietan
  • 2009:Teknopolisek zientzia-dibulgazioaren Europako telebista-programa onenaren saria, Johnson&Johnson popular science TV Award saria,jaso zuen Euroscience Media Awards sarietan.
  • 2006:El Correo Digital saria Zientzia.neti, aisialdi- eta zerbitzu-web onenarengatik.
  • 2006:Tecnaliaren III. Kazetaritza sarirako accesita Teknopolisi.
  • 2006:Bizkaiko Foru Aldundiko Berrikuntza Sailaren saria Teknopolisi.
  • 2005eko eta 2006koRikardo Arregi kazetaritza-saria: izendapen bereziaElhuyar Zientzia eta Teknikaaldizkariak plazaratutako ‘Erraustegiaksutan’ dossierrari eta Elhuyarko kazetari-taldeari.
  • 2002:Robotikersaria Teknopolisi.
  • 2002:Sareko Argia saria Zientzia.neti.
  • 1994:Prentsako Argia saria Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariari.