Skip to main content

Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak

Elhuyar | Zerbitzuak

Elia

Elhuyarren itzultzaile automatikoa erabiltzaile eta bezeroen eskura dago elia.eus webgunean. Adimen artifizialean eta sare neuronaletan oinarritzen da, eta sei hizkuntza hauen arteko itzulpenak egiten ditu: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa, katalana eta galegoa.
Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak

Eliak testu hutsak zein dokumentu formatudunak segundo gutxian itzultzeko aukera ematen du, eta ezaugarri nagusi hauek ditu:

  • 6 hizkuntza dakizki: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.
  • Konfidentzialtasuna eta segurtasuna bermatzen ditu: erabiltzaileen datuak eta zerbitzua erabiliz bidalitako informazioa modu seguruan kudeatzen dira.
  • Estatistika aurreratuak kontsultatzeko aukera du.
  • Erabiltzailearen beharretara egokitzen den tresna da:
    • Itzulpenak pertsonalizatzeko aukera: hiztegi pertsonalizatu bat gehitu diezaiokezu, hitz edo esaldi batzuk zuk nahi bezala itzul ditzan.
    • Testu juridiko-administratiboetarako berariazko sistema bat dauka.
    • Itzulpen gidatua eskaintzen du. Hala, proposatutako itzulpenaren gainean aldaketak egin daitezke sistemaren laguntzarekin: hitz batean klik egin, eta handik aurrerako zatirako beste proposamen batzuk erakusten ditu.
  • Erabili nahi duzun tokitik:
    • Elia.eus webgunea: dokumentu osoak itzultzeko aukera eskaintzen du, eta esaldiz esaldi molda daiteke sistemak proposatutako itzulpena.
    • Aplikazioak: doako aplikazioak eskaintzen ditu ordenagailurako eta mugikorretarako.
    • Itzultzaile profesionalen tresnak: Elia Wordfast-en, Trados Studio-n eta antzekoetan txerta daiteke.
    • Webguneetarako barra: Eliaren barra nahi duzun webgunean txerta daiteke.
    • Edozein aplikaziotan txerta daiteke REST API bidez.

Informazio gehiago:

Aditu

Ikus-entzunezko edukietatik transkribapenak eta azpitituluak sortzeko tresna da Aditu. Automatikoki, hizketa-ezagutzaren teknologiak erabilita, bideo- eta audio-fitxategietako ahotsa testu bihurtu eta emaitza horrekin lan egiteko aukera eskaintzen duen plataforma da.
Aditu Adimen artifiziala eta hizkuntza-teknologiak

Aditu plataformak eskaintzen dituen erabilera ohikoenak hauek dira:

  1. Bideoen eta audioen transkribapenak eta azpitituluak automatikoki sortzeko eta horiek lantzeko aukera ematen du.
  2. Transkribapenak zein azpitituluak automatikoki itzultzeko aukera ematen du. Horiek bistaratu eta moldatzeko aukera ere badu erabiltzaileak.
  3. Bikoizketa egiteko aukera ematen du. Helburuko ahotsa sortzeko hainbat aukera ditu: hizlari bakoitzarentzat ahots bat hautatzea (Elhuyarrek aurrez sortutako ahotsak), jatorrizko ahotsa imitatzea, atzeko audioa mantendu edo kentzea…

Ezaugarri nagusi hauek ditu Adituk:

  • Transkribapen, azpititulu eta bikoizketa automatikoa 6 hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.
  • Azpitituluak eta transkribapenak editatzeko interfaze aurreratua eskaintzen du, erabiltzaileak moldaketak erraz egin ditzan.
  • Azpitituluak eta transkribapenak automatikoki itzultzeko aukera eskaintzen du, Eliaren bidez.
  • Azpitituluak eta transkribapenak formatu batean baino gehiagotan deskargatzeko aukera ematen du (.srt, .vtt, .trs, .stl…); gainera, azpitituluen kasuan, bideoan txertatuta ere deskargatu daitezke.
  • Konfidentzialtasuna eta segurtasuna: erabiltzaileen datuak eta zerbitzua erabiliz bidalitako informazioa modu seguruan kudeatzen dira.
  • REST API bidez, edozein aplikaziotan integra daiteke.

Transkribapen eta azpititulu profesionalak

Elhuyarren itzulpen-zerbitzuak azpititulu eleaniztunak sortzen ditu modu profesionalean. Kalitate-maila altuko lanetarako zerbitzu egokia da.

Aldibereko itzulpen automatikoa

Aurkezpen eta ekitaldiak zuzenean transkribatu eta itzultzeko zerbitzua eskaintzen dugu, ahotsetik testura zuzenean.

Informazio gehiago:

Elhuyarren TTS neuronala

Naturalak diruditen ahotsak eskaintzen ditu Elhuyarren TTS neuronalak. Ahots horiekin edozein testu irakur daiteke automatikoki 6 hizkuntzatan: euskara, gaztelania, frantsesa, ingelesa, katalana eta galegoa.
Elhuyarren TTS neuronala

Elhuyarrek testua ahots bihurtzeko zenbait sistema eskaintzen ditu ttsneuronala.elhuyar.eus webgunean. Naturalak diruditen ahots sintetikoak dira, eta edozein testu irakurtzen dute: euskaraz, gaztelaniaz, katalanez, galegoz, ingelesez eta frantsesez.

Testuak ahots bihurtzeko hainbat aukera daude:

  • ttsneuronala.elhuyar.eus webguneak testu motzak entzuteko aukera ematen du.
  • Barra irakurlea txertatu daiteke edozein webgunetan, ezer deskargatu beharrik gabe, klik bakar batean, eta webguneko eduki osoa entzun daiteke.
  • REST API bidezko integrazioak, ahotsak edozein aplikaziotan txertatu ahal izateko.

Elhuyarrek zenbait TTS ahots sortu ditu, eta erabiltzaileen eta bezeroen esku jarri. Alde batetik, identifikagarriak ez diren ahotsak sortu ditu, hau da, entzutean pertsona zehatz batekin lotu ezin direnak. Beste alde batetik, pertsona zehatzen ahotsa imitatzeko sistemak ere garatu ditu; beraz, ahots pertsonalizatuak sortzeko aukera eskaintzen du.

Ahots pertsonalizatuak sortu eta erabiltzeko, nahikoa da urrats sinple batzuei jarraitzea:

  1. Pertsona baten edo batzuen grabazioak egin Elhuyarreko estudioan, hizkuntza bakarrean edo hainbatetan.
  2. Ahots horrekin berariaz entrenatutako sistema bat sortu. Eleaniztuna ere izan daiteke; alegia, hizkuntza bakarrean grabatutako saioekin ere, 6 hizkuntzatan hitz egiten duen ahots identifikagarri bat sor daiteke.
  3. Ahots berri hori erabiltzeko integrazioa prestatu.

Adibide gisa, Elhuyarren zerbitzu hauetan ere ahotsak txertatu ditugu (pertsonalizatuak eta, kasu batzuetan, identifikagarriak): Elhuyar.eus, Elhuyar Hiztegia, Elhuyar Aldizkaria eta zientzia.eus.

Informazio gehiago: