Skip to main content

 

Udaletan berdintasunerako barne-planak diseinatzea nahitaezkoa

Behin berdintasunerako barne-plana diseinatuta, plana bera eta sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako protokoloa erregistratzeko betebeharra dute udalek. 


Elhuyarren eskarmentua dugu berdintasunerako barne-planak diseinatzeko prozesuak garatzen, udal-langileen sentsibilizazioan laguntzen eta legeak eskatzen dituen negoziazio-markoak dinamizatzen, azken emaitza homologagarria izan dadin. 


Berdintasunerako barne-planak atal hauek biltzen ditu: 

  • Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun-baldintzak enplegu publikora iristeko eta karrera profesionala garatzeko.
  • Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzea errazteko neurriak, sustapen profesionala kaltetu gabe.
  • Berdintasuneko prestakuntza sustatzeko neurriak, bai enplegu publikora sartzerakoan, bai karrera profesionalean zehar.
  • Hautaketa- eta balorazio-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatzeko ekintzak.
  • Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurrean babesteko neurri eraginkorrak ezartzeko aurreikuspena.
  • Sexuagatiko edozein ordainsari-diskriminazio, zuzenekoa nahiz zeharkakoa, ezabatzeko neurri eraginkorrak ezartzeko ekintzak.
  • Berdintasun-printzipioaren eraginkortasuna aldian behin ebaluatzeko neurriak, bakoitzak bere jardun-eremuan.