Udaletan berdintasunerako barne-planak diseinatzea nahitaezkoa
Behin berdintasunerako barne-plana diseinatuta, plana bera eta sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurkako protokoloa erregistratzeko betebeharra dute udalek.
Elhuyarren eskarmentua dugu berdintasunerako barne-planak diseinatzeko prozesuak garatzen, udal-langileen sentsibilizazioan laguntzen eta legeak eskatzen dituen negoziazio-markoak dinamizatzen, azken emaitza homologagarria izan dadin.
Berdintasunerako barne-planak atal hauek biltzen ditu:
- Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun-baldintzak enplegu publikora iristeko eta karrera profesionala garatzeko.
- Norberaren bizitza, familia eta lana uztartzea errazteko neurriak, sustapen profesionala kaltetu gabe.
- Berdintasuneko prestakuntza sustatzeko neurriak, bai enplegu publikora sartzerakoan, bai karrera profesionalean zehar.
- Hautaketa- eta balorazio-organoetan emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatzeko ekintzak.
- Sexu-jazarpenaren eta sexuagatiko jazarpenaren aurrean babesteko neurri eraginkorrak ezartzeko aurreikuspena.
- Sexuagatiko edozein ordainsari-diskriminazio, zuzenekoa nahiz zeharkakoa, ezabatzeko neurri eraginkorrak ezartzeko ekintzak.
- Berdintasun-printzipioaren eraginkortasuna aldian behin ebaluatzeko neurriak, bakoitzak bere jardun-eremuan.