Elhuyarrek erredaktore bat behar du Zientzia unitatean jarduteko eta, nagusiki, EITBrentzat ekoizten duen Teknopolis telebista-programan lan egiteko.
Funtzio nagusiak:
- Teknopolis programaren edukien ekoizpenean parte hartzea.
- Bideo-erreportajeak editatzea.
- Euskaraz eta gaztelaniaz erreportajeetako testuak idaztea.
Zer eskaintzen da:
- Jakintza-alor ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzeko aukera.
- Lanaldi osoko kontratua.
- Lan-ordutegi malgua, eta lan presentziala eta telelana uztartzeko aukera.
- Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
- Etengabeko garapen profesionala.
Zer eskatzen da:
- Gradua edo baliokidea kazetaritzan, komunikazioan edo zientziaren edozein arlotan.
- Euskaraz eta gaztelaniaz idazteko gaitasuna.
- Bideoak editatzeko programetan oinarrizko maila.
- Gidabaimena.
- Hizkuntzak: euskaran eta gaztelanian C1.
- Taldean lan egiteko gaitasuna.
- Zientziarekiko jakin-mina.
Baloratuko da:
- Hizkuntzak: euskara (C2), gaztelania (C2), ingelesa, frantsesa.
- Pertsona irekia, ekintzailea eta komunikatzaile ona izatea.
- Programak: Premiere, Ableton, Audacity.
- Telebistan eskarmentua.
- Lokuzioan eskarmentua.
- Zientziaren euskal ekosistemaren ezagutza.
Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus. Gaian, jarri Teknopolis teknikaria
Epea: apirilak 24