Ir o contido principal

A tradución xerouse de maneira automática  (elia.eus)

 

Elhuyarrek erredaktore bat behar du Zientzia unitatean jarduteko eta, nagusiki, EITBrentzat ekoizten duen Teknopolis telebista-programan lan egiteko.

 

Funtzio nagusiak: 

  • Teknopolis programaren edukien ekoizpenean parte hartzea.
  • Bideo-erreportajeak editatzea. 
  • Euskaraz eta gaztelaniaz erreportajeetako testuak idaztea.

Zer eskaintzen da:

  • Jakintza-alor ugariko lantalde euskaldun eta dinamiko batean aritzeko aukera.
  • Lanaldi osoko kontratua.
  • Lan-ordutegi malgua, eta lan presentziala eta telelana uztartzeko aukera.
  • Erakundean ibilbide profesionala egiteko aukera.
  • Etengabeko garapen profesionala.

Zer eskatzen da:

  • Gradua edo baliokidea kazetaritzan, komunikazioan edo zientziaren edozein arlotan.
  • Euskaraz eta gaztelaniaz idazteko gaitasuna.
  • Bideoak editatzeko programetan oinarrizko maila.
  • Gidabaimena. 
  • Hizkuntzak: euskaran eta gaztelanian C1.
  • Taldean lan egiteko gaitasuna.
  • Zientziarekiko jakin-mina.

 
Baloratuko da: 

  • Hizkuntzak: euskara (C2), gaztelania (C2), ingelesa, frantsesa.
  • Pertsona irekia, ekintzailea eta komunikatzaile ona izatea.
  • Programak: Premiere, Ableton, Audacity.
  • Telebistan eskarmentua. 
  • Lokuzioan eskarmentua.
  • Zientziaren euskal ekosistemaren ezagutza.

 

Gure lantaldearen parte izan nahi baduzu, bidali zure CVa helbide honetara: pertsonak@elhuyar.eus.  Gaian, jarri Teknopolis teknikaria

 

Epea: apirilak 24