Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Xuxen

Teknologia

Xuxen – Euskarazko zuzentzaile ortografiko eta gramatikala

Xuxen proiektuak 20 urte ditu dagoeneko: zuzentzaile ortografiko hutsa izatetik ortografia- eta gramatika-akatsak detektatzera pasatu da urte hauetan, eta, gainera, hainbat aplikazio, euskarri eta plataformatan erabil daiteke gure euskarazko zuzentzailea.

2015eko azarotik,  Xuxen 5 bertsioa dago sarean. Microsoft Office aplikazioaren barruan txertatzen da, eta ortografia- eta gramatika-akatsak detektatzen ditu. Horretarako, azpimarra gorriak eta berdeak (edo urdinak, Office bertsioaren arabera) erabiltzen ditu.

Adibide moduan, irudi honetan, Word aplikazioan idatzitako testu bat nola zuzentzen duen ikus daiteke:

Hiru motatako akatsak detektatu ditu adibidean:

  1. Gorriz markatu du akats ortografikoa; izan ere, «mantenimendu-lanak» ez dago zuzen idatzita; «mantentze-lanak» da zuzena.
  2. Berdez markatu du «gainontzekoek» hitza. Kasu horretan, Hiztegi Batuak «gainerakoek» hitza hobesten edo gomendatzen du «gainontzekoek» beharrean. Hori adierazten du azpimarra berde horrek.
  3. Hirugarren esaldiaren zati bat ere berdez markatu du Xuxenek: «horiek guztietatik».  Adibide horretan, deklinabide-arazo bat detektatu du zuzentzaileak, eta horregatik agertzen da azpimarratuta. Kasu horretan, Xuxenen proposamena «horietatik guztietatik» da.

Xuxen 5 berriak hainbat aukera eskaintzen ditu, eta xuxen.eus webgunean dago aukera horiei guztiei buruzko informazio zehatza, xuxen.eus/bertsioak atalean.

Microsoft Officerako bertsio berrienarekin batera, beste aplikazioetan txertatzen diren bertsioak ere eguneratu dira: Libreoffice, Openoffice, Firefox, Chrome, xuxen.eus webguneko zuzentzailea... xuxen.eus/bertsioak web-orrian eskuratu daitezke denak.