Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hiztegiak eta terminologiaren kudeaketa

hiztegigintza

Hiztegiak eta terminologiaren kudeaketa

Hiztegien munduan, ibilbide oparoa izan du Elhuyarrek bere sorreratik. Hainbat hiztegi-produktu ditugu merkatuan, baina, lan horietaz gain, lexikografia- eta terminologia-zerbitzu ugari eskaintzen ditugu enpresa eta erakundeentzat.


Terminologiaren kudeaketa enpresetan

Gaur egun, enpresetan dokumentu eta argitalpen ugari sortzen dira hainbat hizkuntzatan. Dokumentu horietan egiten den terminologia-erabilerak koherentea eta zehatza behar du izan, komunikazioa eraginkorra izango bada. Terminologia normalizatu eta homogeneo bat funtsezkoa da zientzian, teknologian eta baita enpresa-jardueretan ere. Horregatik, Elhuyarrek, enpresa bakoitzaren beharrei erantzuteko, neurrira egindako terminologiaren kudeaketarako tresnak garatzen ditu, hizkuntza-teknologiak erabiliz.


Alor espezializatuetarako hiztegiak eta corpusak

Alor espezializatuetako enpresek eta erakundeek lexikografia- eta terminologia-zerbitzu espezializatuen beharra izaten dute askotan, eta Elhuyar aditua da hiztegi eta corpus espezializatuak eraikitzen. Urte hauetan guztietan batu dugun jakintza gizartearen eskura jartzea da gure helburua, eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako hiztegi eta zerbitzu terminologikoak eskaintzen ditugu. Enpresen neurrira egindako hiztegi terminologikoak eta eraikitako corpus espezializatuak erreminta garrantzitsuak dira enpresa eta erakundeetan komunikazioa hobetzeko eta ezagutzaren kudeaketa egokia garatzeko.

Bezeroak: Enpresa pribatuak —industrialak zein zerbitzuetakoak—, enpresa-elkarteak, kooperatibak, kooperatiba-elkarteak, finantza-erakundeak, IKTen arlokoenpresak, zientzia- eta teknologia-sareko enpresak, ikerketa-zentroak, berritzeguneak...

Teknologia lagungarria: corpus-baliabideak, Elhuyarren hiztegigintzako datu-basea (ElhDB), Elhuyarrek diseinatutako hiztegi terminologikoak, datu-base onomastiko eleaniztunak.

Harremanetarako: Klara Ceberio
                                    k.ceberio@elhuyar.eus

Bezeroen esanak:

Ketxus Amasorrain, Elayko proiektu berrien diseinu eta garapen zuzendaria: "Proiektu berrietarako ausardia eta profesionaltasuna lotzen duen erakundea da Elhuyar. Pertsona eta erakunde ezberdinek egindako ekarpenak proiektuan txertatzeko duen gaitasuna, nabarmenduko genuke. Zergatik Elhuyarrekin lan egin? Konfidantzan oinarritutako harremana lantzen duelako eta urte luzez hiztegigintzaren aintzindaritzari eutsi diolako. Bestetik proiektu kudeaketan lanerako duen metodologia eta dinamika bat datorrelako gure lan egiteko erarekin: zabala, partehartzailea eta enpresaren behar eta eskakizunetara egokitzen dena".