Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Euskararen sustapena udal eta udalerrietan

Euskararen sustapena

Euskararen sustapena udal eta udalerrietan

Udal eta udalerrien zereginetako bat izaten da, euskararen ezagutza, presentzia eta erabilera areagotzeko plangintzak abiatzea, garatzea eta martxan jartzea. Ildo horretan, udalek hainbat ekimen eta egitasmo bultzatzen dituzte bai udal barruan, bai herrian. Horiek lantzeko laguntza teknikoa eskaintzen dugu:

  • Udal barruko erabilera-planaren diagnostikoa, diseinua eta garapena.
  • Udaleko administrazio-atalen azterketa komunikatiboa egitea, kudeaketa-planak lantzeko
  • Jendaurreko lanpostuetan herritarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko interbentzioak. 
  • Langileen artean euskara gehiago erabiltzeko ekimenak: Eusle metodologia, aurreiritziak lantzeko saioak, motibazio-saioak, Bostekoak... 
  • Hizkuntza-lidergoa eta arduradunen portaera eredugarriak lantzeko prozesuak. 
  • Hizkuntza-irizpideen betetze-maila aztertzeko neurketak eta irizpideak betearazteko prozesuak.
  • Euskararen ziurtagiriak lortzeko aholkularitza.
  • Euskara Sustatzeko Euskara Planaren (ESEP) diagnostikoa eta diseinua, herritarrekin batera.
  • Euskararen sustapenerako plan sektorialak: kirol arloa, transmisioa (gurasoak, gazteak, etorriberriak...), lan-mundua eta merkataritza, aisialdia, euskal eragileak saretzeko proiektuak
  • Ekipamendu publikoak arnasgune funtzional edo euskaran murgiltzeko eremu bihurtzeko aholkularitza
  • Xede-taldeetan eragiteko proiektuak (gurasoak, gazteak, kirol-monitoreak, batxilergoko ikasleak...)
  • EkoLinguA: herritarrak hiztun moduan ahalduntzeko karta-jokoa.

Bezeroak: Udalak eta udal-elkarteak.

 

Bezeroen esanak:

Jaione Urruzola, Pasaiako Euskara teknikaria: "Elhuyarrekin hainbat lan egin ditugu, eta horietatik sendoena Pasaiako Euskararen Plan Estrategikoa izan da. Aurkeztutako proposamenen artean Elhuyarrena hautatu genuen, eta hautaketarako irizpideen artean, batik bat, herritarren eta eragileen iritziak biltzeko erakundeak proposatutako metodologia izan zen erabakigarria. Elhuyarrek garatzen duen parte-hartze metodologiak ematen dio, nire ustez, balio erantsia erakundeari. Norberak euskararekin duen bizipenetatik abiatuta, parte-hartzaileen jarrera positiboa lantzen dute lehenik, euskararen egoera hobetzeko proposamenak egiten hasteko. Elhuyarreko teknikariengandik gertu daudela sentitzen dute parte-hartzaileek, eta gustura agertzen dira horrela. Balorazio oso ona egin zuten plan estrategikoa diseinatzeko prozesuan parte hartu zuten herritarrek eta eragileek."