Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Eleaniztasunaren kudeaketa

Eleaniztasuna

Eleaniztasunaren kudeaketa erakunde eta enpresetan

Nazioarteko harremanak dituzten enpresek (produkzio-lantegiak atzerrian izan edo ez), hizkuntzak kudeatu behar izaten dituzte: laneko prozesuetan informazioa kudeatu behar dutenean, adibidez, laneko prozedurak edo lan-aginduak diseinatzerakoan; bezero eta hornitzaileekin izaten diren harremanetan; langileen arteko harremanetan; azpiegitura informatikoetan…

Komunikazioa ez bada eraginkorra, nekez lortuko da langileak gogobeteta sentitzea, eta, ondorioz, enpresa bera lehiakorra eta eraginkorra izatea. Horregatik erakundean erabiltzen dituzten hizkuntzak modu planifikatuan kudeatzeko prozesuak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei, erakunde bakoitzaren errealitatera eta ahalmenera egokituta.

Hiru arlo lantzen ditugu:

  • Eleaniztasunaren ikuspegia oinarritzat hartuta erakundearen komunikazio-egoera giltzarriak identifikatzea eta hizkuntzek duten tratamendua aztertzea.

  • Eleaniztasuna kudeatzeko, hizkuntzen kudeaketarako markoa eta hizkuntza-politika orokorra definitzea eta aplikatzeko plangintza zehaztea.

  • Helburuak betetzeko dauden zailtasunak eta beharrak identifikatzea eta horiei erantzuteko aukerak zehaztea, eleaniztasuna kudeatzeko teknologiak eskaintzen dizkigun tresna eta baliabideak kontuan hartuz.

Prozesuaren amaieran, erakundeak hizkuntzen diagnostikoa, hizkuntza-politika eta hizkuntzak egoki kudeatzeko plangintza izango du esku artean; baita soluzio teknologi egokien proposamena ere.

Publikoa: nazioartekotzen ari diren edo jada nazioartean diharduten enpresa eta erakundeak.

Teknologia lagungarria: Hizkuna aplikazio-teknologikoa

 

Bezeroen esanak:

Antonio Oña, EDPko Harreman Instituzionalen zuzendaria: “Kasu honetan, Elhuyarren bereizgarria nagusiak dira inplikazioa, gertutasuna, prestutasuna eta bezeroaren beharretara egokitzeko gaitasuna. Horretaz gain, bezeroarekin enpatizatzeko gaitasuna nabarmenduko nuke, bezeroaren arazoetara egokituz eta horiek erraztuz.