Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

Hizkuntza-baliabideak eta -tresnak

Lexiko elebidunak/eleaniztunak ezinbestekoak dira hainbat hizkuntza-teknologiaren aplikazioan: itzulpen automatikoan, itzulpen-memorien bidezko sistemen datu-base terminologikoetan eta glosarioetan, informazioa bilatzeko sistema eleaniztunetan, Euskal WordNet eta antzeko ezagutza-base eleaniztunak elikatzerakoan, hiztegigintza orokorrean zein teknikoan…

Lexikoi elebidun/eleaniztunak testuetatik erdiautomatikoki eratzeko bi arrazoi nagusi daude:

  • Lexikoiak eratzea kostu handiko lana da, eta hizkuntza-teknologien bidez erauzte-prozesua automatiza daiteke
  • Datu linguistikoak testuetan daude, eta testu-masa handiak behar dira lexikoi adierazgarriak eraikitzeko; tamaina horretako testuak prozesatzeko, ezinbestekoa da hizkuntza-teknologien laguntza

Erauzterm

Helburua: Euskarazko testuetatik edo corpusetatik terminoak automatikoki erauzteko teknikak ikertuz eta garatuz, Erauterm tresna garatu dugu.

Argitalpenak:


ElexBI

Helburua: Gaztelania-euskara itzulpen-memorietatik termino baliokideen bikoteak automatikoki erauzteko tresna garatu dugu. Helburu hori ikertze-alor zabalago baten baitan kokatuta dago: corpus paraleloetatik baliokidetza lexikalak erauztea.

Argitalpenak:


AzerHitz

Helburua: corpus konparagarrietatik lexiko elebidunak era erdiautomatikoan erauzteko teknikak ikertu eta garatzea. Erauzterm eta ELexBIproiektuetan egindako lana hartu da abiapuntutzat. 

Argitalpenak: