Skip to main content
CAF-Elhuyar sariak 2023

Zabalik da CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea

2023 | Urtarrilak 23
  • Lanak aurkezteko epea otsailaren 6an amaituko da. 
  • 13.000 euro banatuko dira, 4 kategoriatan.

 

Zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu CAF-Elhuyar sariketak. Begiratu urrunera da aurtengo goiburua, eta otsailaren 6a arte izango da lanak aurkezteko aukera, honako helbide honetan: cafelhuyarsariak.elhuyar.eus 

Sariketa Elhuyarrek antolatzen du, CAF enpresarekin batera eta NEIKERen babesarekin, eta hiru kategoria hauek osatzen dute: dibulgazio-artikuluak, kazetaritza-lanak eta sorkuntza-beka.

  • Dibulgazio-artikulu originalak. Bi azpikategoriatan banatuta dago arlo hau: dibulgazio-artikulu orokorra eta doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikulua. Azpikategoria horien irabazleek 2.000 euroko saria, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eskuratuko dituzte.
  • Zientzia-kazetaritza arloko lanak. 2.000 euro, Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza eta eskultura eskuratuko ditu.
  • Sorkuntza-beka. Zientziaren/teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartzen dira kategoria honetan. Aukeratutako proiektuen egileek 5.000 euroko dirulaguntza jasoko dute hura gauzatzeko, baita eskultura ere.

Horrez gain, NEIKER saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta beste sariekin bateragarria.