Skip to main content
Noticia Elhuyar

Xabier Erkizia soinu-ikertzailearen idazkera isilak erakusketa, Zarautzen

2015 | Maiatzak 07

Maiatzaren 14an inauguratuko da Xabier Erkiziaren Entzute isilak erakusketa Zarauzko Arte eta Historia Museoan, arratsaldeko 19:30ean. CAF-Elhuyar sarietako ’Zientzia gizartean’ sorkuntza-beka irabazi zuen Erkiziak iaz,Idazkera isilak: entzuteko idatziak eta soinuzko irudiak proiektuagatik. Beka hari ...

Maiatzaren 14an inauguratuko da Xabier Erkiziaren Entzute isilak erakusketa Zarauzko Arte eta Historia Museoan, arratsaldeko 19:30ean. CAF-Elhuyar sarietako ’Zientzia gizartean’ sorkuntza-beka irabazi zuen Erkiziak iaz,Idazkera isilak: entzuteko idatziak eta soinuzko irudiak proiektuagatik. Beka hari esker egindako lanaren emaitza dugu erakusketa.


Xabier Erkizia, 2013ko CAF-Elhuyar Sarietako ‘Zientzia gizartean’ sorkuntza-bekaren irabazlea

Honela azaldu du Erkiziak erakusketaren muina: “Irudiaren eta ahozkotasunaren historiak aspalditik idazten hasi ginen arren, entzuleei buruzkoak oraindik idazteke daude. Nor ziren, nola entzuten zuten edo zer aditzen zuten jakin ez arren, haien oinatz isiletan gordetzen dira gure ezagutzaren transmisioaren kate-begi aunitz. Arkatzez, hitzez edo hizkiz hitz egiteko gaitasuna eta eskubidea zutenen testigantzen atzean gordetzen diren entzule horien bila, Entzute isilak izeneko egitasmo edo ariketa honek idazkera ezabatu horien arrastoak bildu nahi ditu. Bide horretan emandako pauso ttiki bat baino ez da erakusketatxo hau”.

Joan den urtarrilean, lanaren zati bat aurkeztu zuen Erkiziak, zuzeneko emanaldi batean, Altzako Casares Irratian. Maiatzaren 14an zabalduko den erakusketa, berriz, hilaren 31ra arte egongo da ikusgai, Zarauzko Udaleko Kultura Sailaren laguntzari esker.

Aurtengo CAF-Elhuyar Sarien  banaketa-ekitaldiaren ondoren inauguratuko da erakusketa, 18:00etatik aurrera, Zarauzko Photomuseum Argazki & Zinema Museoan.