LINGUATEC-IA proiekturako esleipen irekiera
LINGUATEC-IA proiekturako komunikazio lanen esleipenaren irekiera oharra.
Prozedura berri honen xedea INTERREG POCTEFA programa europarrak hautatutako LINGUATEC-IA mugaz-gaindiko lankidetza-proiektuko zortzi bazkideei proiektuko jardueren komunikazioan asistentzia teknikoa ematea da.
LINGUATEC-IA proiekturako komunikazio lanen esleipenaren irekiera oharra.
Prozedura berri honen xedea INTERREG POCTEFA programa europarrak hautatutako LINGUATEC-IA mugaz-gaindiko lankidetza-proiektuko zortzi bazkideei proiektuko jardueren komunikazioan asistentzia teknikoa ematea da.
Proiektua, aurreko LINGUATEC proiektuaren jarraipenean kokatzen da, eta baliabide urriko hizkuntzei aplika dakizkiekeen hizkuntza-eredu autorregresibo berriei buruzko Adimen Artifizialeko ezagutzak garatzen eta POCTEFA lurraldeko hizkuntzen (aragoiera, katalana, euskara eta okzitaniera) digitalizazioan aurrera egiten, baita mugaz gaindiko hizkuntza-azpiegitura eta azpiegitura adimenduna eraikitzen ere, hizkuntzen arteko komunikazioa errazteko helburua du.
Hauexek dira proiektuan aurreikusi diren emaitza esanguratsuenak:
- Algoritmo eta arkitektura neuronal berriak sortu, erregimen konputazionaletara eta hizkuntza-baliabide mugatuetara egokitutako hizkuntza-eredu autorregresiboak garatuz.
- Transkripzio-sistemak, itzulpen automatiko neuronala eta euskara, katalana, okzitaniera eta aragoiera eta haien dialekto-aldaeretarako ahots-sintesia hobetzea, frantsesarekin eta gaztelerarekin konbinatuta.
- Azpititulazio eta bikoizketa automatikorako hizkuntza-plataforma eleaniztuna garatzea.
- Pirinioetako hizkuntzen baliabide, teknologia eta aplikazioen online plataforma.
- "Hizkuntza-teknologien bikaintasuneko mugaz gaindiko sarea" sendotzea.
Asistentzia teknikoaren eskaintzara joateko deskargatu hurrengo dokumentuak edo LO-CONGRES-ren web orrialdean sartu:
Eskaintzak aurkezteko epemuga: 2024ko irailaren 22 gauerdian.
Proiektua, Eskualdeen Garapenerako Europa Funtsen bitartez (EGEF) %65ean finantzatuta dago, Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra POCTEFA 2021-2027 Programaren barruan.