Skip to main content
Gazteek euren proiektuak erakutsi dituzte Elhuyar Zientzia Azokan

Gazteek euren proiektuak erakutsi dituzte Elhuyar Zientzia Azokan

2021 | Ekainak 07
  • 20 talde finalistak izan dira Bilbon egin den azokan. Ikasturteko prozesuan, aldiz, 353 gaztek hartu dute parte.
  • Ikerketa-enpresetan egiteko egonaldiak, ikasketa-bekak eta estatuko zein nazioarteko azoketarako bidaiak irabazi dituzte.

Eguerdiko 12:00etan eman zaio hasiera Elhuyar Zientzia Azokari, irekiera ofizialarekin. Koldo Narbaiza Olaskoaga, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza Saileko zinegotzia, Eva Armesto Macías, Bizkaiko Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko zuzendariordea, Begoña Pedrosa Lobato, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntzako sailburuordea, Eneritz Gonzalez Fernandez, Nafarroako Gobernuko Euskara Ataleko EGA bulegoburua, eta Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko zuzendari nagusia, izan dira 2021eko Elhuyar Zientzia Azokaren inauguratzaileak, ekimena laguntzen duten euskal zientzia- eta teknologia-sareko eragileekin batera.

Goizean zehar, 12-18 urte bitarteko gazteek ikasturtean egindako proiektu zientifikoak erakutsi dituzte. Egoera dela eta, 20 talde finalistek soilik hartu dute parte Bilboko azokan, eta hainbat unibertsitatek euren ikerketa-proiektuak aurkezteko aukera izan dute. Elhuyar Zientzia Azokaren helburua gazteen artean zientziarako zaletasuna suspertzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea da.


Azpimarratzekoa da ikertzaileen parte-hartzea eta proiektu honekin izan duten konpromisoa; unibertsitate eta zentro teknologikoetako 223 ikertzailek eman zuten izena ikasturte-hasieran ikasleekin lan egiteko. Horrez gain, eta horri jarraikiz, azpimarratzekoa da ikertzaileen eremu profesionalaren presentzia azokan bertan; horrela, unibertsitateen proiektuak erakusteko, ikertzaile hauek egon dira plazan: UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Hidro-ingurumen prozesuen ikerketa-taldea (HGI), Farmazia Fakultateko GLUTEN3S ikerketa-taldea eta Ingeniaritza Eskolako ENEDI ikerketa-taldea; Deustuko unibertsitatea & Goiener ikerketa-taldea, eta Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ikerketa-taldea.

Sari-banaketa

Zabalgune eraikinean egin da sari-banaketa, streaming bidez emititua, arratsaldeko 17:00etan. Nerea Arriolak gidatu du ekitaldia, eta Elhuyar Zientzia Azokaren babesleek eman dituzte sariak. Hauek izan dira lan sarituak: 

Finalera iritsi diren gainerako 13 taldeek ere Elhuyar Zientzia Azokaren sareko ikerketa-zentroetan egiteko egonaldiak eskuratu dituzte. Lan guztiak ikusgai daude azokaren webgunean: https://labur.eus/2zL8H

Elhuyarrek antolatutako Zientzia Azoka ekimenak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, FECYTen (Fundación Española para la Ciencia y la Tecnología), Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilboko Udalaren, Nafarroako Gobernuaren eta Erabiren laguntza jasotzen du.

 

Elhuyar Zientzia Azokaren babesleak:

 

Image
Elhuyar Zientzia Azokaren babesleak 2021

 

Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaileak: 

 

Image
Elhuyar Zientzia Azokaren kolaboratzaileak 2021