Skip to main content

OSAKIDETZA: euskara-planaren ebaluazioa

Osakidetzak erakunde osorako euskara-plan bat du osatua, eta plangintzaldi bakoitzeko tarteko eta amaierako ebaluazioak egin ditugu Osakidetzako erakunde guztietan, bertako euskara-zerbitzuarekin batera. Besteak beste, lan hauek egin ditugu: planaren adierazleak zehaztu (100 baino gehiago), osasun- zentro eta ospitaleak bisitatu, banakako eta taldekako elkarrizketak egin eta erabiltzaileei galdetegiak egin. Erakunde bakoitzak bere txosten berezitua jaso du, dagokion azterketarekin.