Oñatiko Udala
Oñatiko Berdintasunerako I. Plana ebaluatu eta II. Plana diseinatzeko egitasmoa: Hasteko, Berdintasunerako I. Plana ebaluatu dugu, hau da, plana zenbateraino garatu edo bete den aztertu dugu (betetze-maila) sail guztiekin elkarlanean, eta plana ardazten duten lau eremu nagusietan urteotan egindako ibilbidea aztertu dugu; besteak beste, gobernu onean edo zeharkakotasunean, emakumeen ahalduntzean, gizarte-antolaketan eta indarkeria matxistaren eremuan. Aurrera egiten lagundu duten faktoreak (eta laguntzen ez dutenak) identifikatu ditugu, etorkizunean zer alderdi indartu eta landu behar diren jakiteko.