Mycroft.eus - Euskarazko bozgarailu adimenduna
Euskaraz ulertzeko eta hitz egiteko gai izango den bozgorailu adimendun bat garatzea du helburu proiektuak, eta Skura eta Talaiosekin lankidetzan ari gara. Horretarako, Mycroft AI software libreko gailua egokituko dugu, Elhuyarren bi sistema hobetuz eta integratuz: hizketaren ezagutza eta sintesia, biak ala biak adimen artifizialean eta Deep Learning deritzon teknologian oinarriturik garatuak. Bozgorailuak, euskaraz hitz egin eta ulertzeaz gain, tokiko ikuspegia izango du, Euskal Herriko albisteak, musika eta erosketak lehenets ditzan. Gainera, erabiltzailearen pribatutasuna bermatuko du, eta genero-ikuspegi egokia izango du.
2021eko udazkenerako prest egongo den proiektu honek hainbat erakunderen dirulaguntza jaso du, hala nola Gipuzkoako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz programarena, Eusko Jaurlaritzak enpresen I+Ga bultzatzeko duen Hazitek programarena eta European Language Grid izeneko plataformarena. Errenteriako Udalak, berriz, Torrekua eraikina utziko du proiektua han garatu ahal izateko.