Skip to main content

Laboral Kutxa: Euskararen Plan Estrategikoa

Laboral Kutxa finantza-erakunde aitzindaria da euskararen erabileraren sustapenean. Urte askotako lanaren ondorioz, Laboral Kutxan euskarak presentzia nabaria du, baina, hala ere, erakundeak aurrera egin nahi izan du. Horretarako, bertako langile eta arduradunekin batera, ohiko metodologiatik at egindako hausnarketa-prozesu bat zabaldu genuen: hizkuntza-batzordeko kideek ariketa berezi batzuk egin dituzte, talde berezi bat osatu dugu euskaratik urrunago zeudenekin , eta galdetegi bat bidali diegu bezeroei. Horrekin guztiarekin, datozen urteetako Euskararen Plan Estrategikoa landu dugu.