Gasteizko Udala
Gasteizko Udalaren enkarguz egin dugu lana, helburu nagusi batekin: Euskara Zerbitzuak landutako EBPN eta bestelako jarduerak genero-ikuspegitik aztertzea eta genero-ikuspegia txertatzeko proposamenak egitea. Bi lan-mota egin dira, batez ere: (1) abiapuntuko diagnostikoa aztertu eta osatzeko proposamenak egin, hizkuntzaren auzian generoaren eragina ere aintzat hartzeko aldagai eta adierazle berriak proposatuz. (2) Euskara Zerbitzuaren lanen plangintzan (EBPN) eta bestelako programetan genero-ikuspegia txertatzeko helburuak eta ekintzak moldatzea edo berriak proposatzea. Lan honen emaitza izan da, besteak beste: (1) Gasteizko EBPN genero-ikuspegiaren arabera moldatzea eta (2) Euskara Zerbitzuko beste jardueren garapenean jarraitu beharreko irizpide edo lan-dinamiken proposamen bat prestatzea.