Skip to main content

Eusko Jaurlaritza – Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren barruko Hizkuntza eta Generoa batzordea bideratzen dugu. Batzordeak hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketaren inguruan ekarpenak egin dituzten pertsonak eta eragileak bildu ditu; besteak beste, hizkuntza eta generoaren arteko harremanaz gogoeta partekatua egiteko, esparru horretako jakintza egituratu eta garatzeko, eta, epe ertainean, hizkuntza-politikan genero-ikuspegia txertatzeko. Bi lan esanguratsu ari gara egiten:

Hizkuntzaren eta generoaren gurutzaketaren inguruko ekarpen guztiak identifikatu, sailkatu eta aztertu.

Euskararen eta berdintasunaren inguruko politika publikoak aztertu: antzekotasunak, ezberdintasunak, ikaspenak, politika transferigarriak eta aliantzarako aukerak.