Skip to main content

Elorrioko Udala

Elorrioko Udaleko sail guztientzako trebakuntza-saioa, genero-zeharkakotasunaren eta genero-eraginaren aurretiazko ebaluazioaren inguruan: genero-zeharkakotasunak zer esan nahi duen, zergatik den garrantzitsua, zertarako balio duen eta nola egiten den landu dugu, eta trebakuntza teorikoa eta praktikoa uztartu ditugu horretarako. Era berean, genero-zeharkakotasuna garatzeko, tresna batean jarri dugu arreta, genero-eraginaren aurretiazko ebaluazioan. Zertan datzan, zertarako balio duen eta nola egiten den aztertu dugu. Trebakuntzak balio izan du teknikarien eta ordezkari politikoen sentsibilizazioa areagotzeko, bai eta Berdintasun Sailarekiko elkarlana areagotzeko ere.