Bilboko Udala
Berdintasunerako V. Plana diseinatu aurretik, diagnostikoa eguneratu dugu, eta plan berria lantzen lagunduko duten baldintzak sortzeko lan egin dugu. Egitasmoak bi ardatz izan ditu:
- Hiriko genero-desberdinkeria esanguratsuenak identifikatzeko diagnostiko kuantitatiboa, eremuz eremu.
- Partaidetzan oinarritutako barne-diagnostikoa eta sentsibilizazio-lana, udaleko sail guztiek bere egin dezaten genero-zeharkakotasunaren estrategia.