BBK Fundazioa: euskara-planaren diseinua
BBK Fundazioko euskara-batzordeak eskatuta, euskarak erakundean duen presentziari eta haren erabilerari buruzko diagnostikoa bideratu dugu, hiru urterako helburuak zehazteko, euskarak erakundean presentzia handiagoa izan dezan. Horretarako, erakundeko hainbat ebidentzia eta informazio jasotzeaz gain, galdetegi bat bidali diegu langile guztiei, haiei buruzko informazioa eta bizipenak jasotzeko. Prozesu osoa telematikoki bideratu behar izan dugu, osasun-egoerak behartuta, baina horrek ez dio kalterik eragin prozesuaren emaitzari; izan ere, parte-hartzaile guztien ekarpena handia izan da, eta lanerako funtzionamendua oso egokia. Plana garatzen hasita daude.