Skip to main content

Azpeitiko Udala

Emakumeen eta gizonen denboraren erabilera aztertu eta esku hartzeko plana diseinatu: Azpeitiko emakumeen eta gizonen denboraren erabilera soziala aztertzeko egitasmoa garatu dugu. Helburu nagusia izan da herritarrek beren eguneroko praktiken inguruko gogoeta egitea; emakume eta gizonen artean lan-banaketan dagoen desorekaz jabetzeko, ordaindu gabeko etxeko lanei eta zaintza-lanei dagokienez bereziki, eta eta lanen banaketa desorekatu horrek emakumeengan dituen ondorioen inguruan hausnartzeko. Gogoeta bultzatzeko, inkesta bat zabaldu dugu herritarren artean, hitzaldi-bideoen emanaldiak antolatu ditugu eta gogoeta-saioak egin ditugu kolektibo jakin batzuekin (gurasoak, zaintzaileak, adinekoak…).