Skip to main content

Abadiñon euskara sustatzeko ekintza plana (ESEP)

Euskara sustatzeko ekintza plana edo ESEP egin dugu Abadiñon; eta, horrekin batera, Abadiñoko Udalean, 2019-2022 aldirako Euskararen Erabilera Normalizatzeko Plana egin dugu. Ohikoa dugun legez, partaidetzan oinarritu ditugu ekintza-plan biak. ESEPen kasuan, herritarren ekarpenak jaso ditugu; Udaleko erabilera-planaren kasuan, berriz, udal-langileenak. Horiez gain, alderdi guztietako zinegotziek eta hizkuntza-normalkuntzarako teknikariak ere parte hartu dute prozesu osoan, eta ekarpenak egin dituzte.