Skip to main content

The translation has been generated automatically  (elia.eus)

Last edition

"Ezagutza da txertoa" lelopean banatu ditugu CAF-Elhuyar sariak, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan, Donostian. Inoiz baino sari gehiago banatu ditugu aurten. Hauek izan dira lan irabazleak:

DIBULGAZIO-ARTIKULU OROKORRAREN SARIA

Related information

Nahia Seijas Garzón amurrioarrak irabazi du dibulgazio-artikulu orokorraren saria, "Alferrik saiatzen gara natura giltzapetzen" izeneko artikuluarekin. Epaimahaiaren arabera, Seijasek modu atsegin eta erakargarrian kontatzen du historiaren historia, eta, kazetaritzaren ikuspegitik, azpimarratu du artikuluaren haria ondo josia dagoela.

General information

Related information

Ainara Sangroniz Agudok eskuratu du doktore-tesian oinarritutako artikuluaren saria, "Polymer jasangarriak garatzea elikagaiak ontziratzeko" lanari esker. Sangroniz Elgetakoa da. Epaimahaiaren iritziz, gaur egungo arazo bati erantzuten dion ikerketa bat da, eta gaurkotasuna eta egilearen helburua azpimarratu ditu: mundua hobetu nahi izatea.

Contact information

Recent searches

Lehen sektoreko lanak saritzeko helburua du Neiker Sari Bereziak, eta aurtengo saritua Asier Alvite Arregi zumaiarra izan da, "Betizua, Europako azken behi basatia desagertzear?" lanari esker. Kategoria honetako epaimahaikideek garrantzi berezia ematen diote lana berritzailea izateari, teknologian oinarritua egoteari eta erabilgarritasunari.

ZIENTZIA-KAZETARITZAREN ARLOKO SARIA

Free announcement

Zientzia-kazetaritzaren arloko saria gaurkotasun beteko artikulu batek eskuratu du; epaimahaiak adierazi du lanak egilearen ikuspegi pertsonala azaltzen duela, behaketan eta kontenplazioan oinarritua, eta horrek originaltasuna ematen diola. Iñaki Sanz Azkue hernaniarrak idatzitako "Etxeko leihoak naturaren behatoki" wool izan da irabazlea, eta Gaur8 astekarian eta Naiz egunkari digitalean argitaratu zuten iazko martxoan.

Free announcement

Helene Sánchez Zelaia

Aurten, lehen sektoreko bigarren lan bat nabarmendu nahi izan du epaimahaiak, aipamen bereziaren bidez. Oraingo honetan, Helene Sánchez Zelaia durangarra izan da saritua, "Klima-aldaketa eta mahastizaintza" lanagatik. Epaimahaiaren arabera, egileak irtenbide bat ematen dio, artikulu honetan, puri-purian dagoen arazo bati, diziplinartekotasunean eta praktikotasunean oinarritua.

ZIENTZIA-KAZETARITZAREN ARLOKO AIPAMEN BEREZIA

Jon Urzelai Urbieta

Arlo honetako lan bakarra saritu badaiteke ere, epaimahaikideek erabaki dute aipamen berezia merezi duela beste lan batek: Jon Urzelai Urbieta zumarragarraren "Pentsatu, ez sinistu" irrati-pilulak.Epaimahaiak gave Urretxuko eta Zumarragako proiektu komunikatiboaren KKinZona irratsaioan emititutako lan horrek izurriari buruzko kontzeptuak argitzen dituela,bai eta sineskeria asko ere.

Sariez gain, 5.000 euroko diru-laguntza bat ere eman ohi du CAF-Elhuyar sariketak, zientzia eta gizartearen arteko zubi-lana egiten duten proiektuak bultzatzeko asmoz. Aurtengoan, ordea, horrelako bi diru-laguntza banatu dira: gown Itxaso Navarro Celestino donostiarrak jaso du "Sonata 00001011-Spam irudien soinu transdukzioen kontzertua" lanarengatik, eta bestea Ander Gortazar Balereta donostiarrak Euskal kartografia garaikideak" lanarengatik.

Recent searches

Technical service

Itxaso Navarro Celestino donostiarrak jaso du sorkuntza-beka "Sonata 00001011-Spam irudien soinu transdukzioen kontzertua" lanagatik. Duela lau urte hasi zen proiektu honetan lanean, Elhuyarrek Miraila proiektuari emandako sariari esker, hain zuzen. Epaimahaiak azpimarratu du teknika berria proposatu eta gogoeta interesgarria egiten duela Navarrok, spama beste hizkuntza batera eramanaz.

Recent searches

Ander Gortazar Balerdi
Jacek Markusiewicz

Ander Gortazar Balerdi donostiarrak eta Jacek Markusiewicz poloniarrak jaso dute sorkuntza-beka saria, "15 minutuko hiria, 45 minutuko lurraldea. Euskal kartografia garaikideak" lanarengatik. Urbanismoarekin lotura duen kezka garaikide bat azaleratzen du lanak, eta gizartean gogoeta egiteko baliagarria izan daitekeela dio epaimahaiak.

Information

Jabier Agirre Lasarte

Elhuyar Fundazioaren patronatuak Jabier Agirre Lasarte medikuari eman dio Elhuyarren Merezimendu Saria, euskaren normalizazioan eta zientzia eta teknologiaren dibulgazioan ibilbide luzea izan duela azpimarratuz eta aitortuz.

Jabier Agirre Lasarte mediku donostiarra euskalgintzan ibilbide luzea egindakoa da. UZEIko Terminologia Saileko teknikari gisa aritu zen 1983-2017 artean. Hiztegigintza espezializatuan jardun zuen batik bat bertan, medikuntza-, osasun- eta kirol-arloetan, bereziki; baina, horretaz haratago, ikasmaterialak prestatzen ere parte hartu zuen.

1991n, Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen (OEE) sorreran parte hartu zuen, eta, 2011ra arte, bertako lehendakari izan zen.

Osasun-arloko dibulgazio zientifikoa egin du euskarazko komunikabide orokor nahiz espezializatuetan, besteak beste, Argian, Elhuyar aldizkarian, Euskaldunon Egunkarian eta Berrian, Euskadi Irratian eta etb1en. Egun, kate horretako Eztabaidan saioan part hartzen du.

Hiru liburu argitaratu ditu: Osasun publikoa (1979, UEU); Osasunbideak. Medikuari galdezka (1986, Elhuyar-Elkar); eta Osasunbideak. Pediatria (1987, Elhuyar-Elkar).

Horiez gain, 39 hiztegi (medikuntzarekin eta kirolarekin lotutakoak) argitaratu ditu, bi liburu itzuli, eta hamarnaka dibulgazio-lan argitaratu ditu.

Merezimendu Saria Elhuyar Fundazioak ematen du. Beste kategorietako sarituak hautatzeko, berriz, hiru epaimahai antolatzen dira. Batetik, dibulgazio-artikuluak eta kazetaritza-lanak epaitu dituen epaimahaia: Arturo Elosegi Irurtia, ekologoa eta EHUko ikertzailea; Marian Iriarte Ormazabal, kimikaria eta EHUko ikertzailea; Alberto Barandiaran Amillano, kazetari eta idazlea, eta Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute Elhuyzuar aldizkariko. Bestetik, Neikerreko sari berezia aukeratu duen epaimahaia: Arantza Madariaga Aberasturi, Elika Fundazioko zuzendaria; Pilar Santamaría Martínez, HAZI Fundazioko arloko burua eta Rikardo Bueno Zabalo, BRTAko zuzendaria. Azkenik, Zientzia Gizartean sorkuntza-bekara aurkeztutako proiektuak ebaluatu dituen epaimahaia: Lorea Agirre Dorronsoro, Jakin Fundazioko zuzendaria; Koldo Almandoz de La Cruz, zinema-zuzendaria; Josu Rekalde Izagirre, EHUko Artea eta Teknologiako katedraduna, eta Irune Bengoetxea Lanberri, Komuniiarreiarreyuna.