- Zein dira kategoriak eta sariak?
Dibulgazio-artikulua: euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren dibulgazio-lanak aurkeztuko dira.
Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
Doktore-tesiaren artikulua: euskaraz sortutako zientzia eta teknologiaren tesietan oinarritutako dibulgazio-lanak aurkeztuko dira.
Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
Zientzia-kazetaritza: kategoria honetan, 2023an euskaraz sortu eta argitaratutako kazetaritza-lanak aurkeztuko dira, edozein formatu eta generotakoak.
Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.
Sorkuntza-beka: Kategoria honetan, gai zientifiko-teknologikoak gizarteratzeko beste modu batzuk lantzen dituzten proiektuak aurkeztuko dira, euskaraz sortuak. Arlo zientifiko-teknologikoa eta gizartea modu berritzailean harremanetan jartzea izango da haien muina.
Saria: 5.000 euro eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat.
Horietaz gain, NEIKER saria dago. Lehen hiru kategorietako lanen artetik (dibulgazio-artikulu orokorrak, doktore-tesien artikuluak eta zientzia-kazetaritzakoak) lehen sektorearekin lotura duen lan onenari emango zaio sari hori. Beste sariekin bateragarria izango da; alegia, lehen sektoreko lan onenak, beste kategoria bateko onena ere baden kasuan, bi sariak jasoko ditu.
Saria: 2.000 euro, Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bat eta Elhuyar aldizkarirako urtebeteko harpidetza.