Skip to main content

 

 

Tesia aurkezteko zer egin behar da?

Tesiak cafelhuyarsariak.elhuyar.eus webguneko formularioaren bitartez aurkeztuko dira. 


Doktore-tesietan oinarritutako dibulgazio-artikuluen kategorian, zientzia eta teknologiaren arloko doktore-tesiei buruzko dibulgazio-artikuluak bakarrik onartuko dira. Dibulgazio-artikuluak argi erakutsi behar du zein izan diren tesiaren ardatza eta egilearen ikerketa-lana.


Aurkeztuko diren lanek originalak eta sekula argitaratu gabeak izan behar dute; itzulpen edo moldaketarik ez da onartuko. Beste sariren bat jaso duten lanak ere ez dira onetsiko. Argazkiak eta ilustrazioak ere originalak izango dira, edo, besteren batenak badira, dagozkion aitortzak egingo dira artikuluan egile-eskubideei dagokienez.
Artikuluek, gehienez, 10.000 karaktere izango dituzte, zuriuneak zenbatuta. Muga horretatik kanpo daudenak ez dira kontuan hartuko. Dagozkien irudi eta grafikoez hornituko dira. Horiek argitaratzeko baimena edo lizentzia izan behar dute, eta jabetza aitortu beharko da (artikuluaren egilearenak direnean, halaxe aitortuko da, betiere, egilearen izena jarrita). Irudiei eta grafikoei, eta haien argazki-oinei dagokien espazioa ez da erabiliko lanen luzera neurtzeko. Bibliografia ere aipatu egin behar da; bibliografiari dagokion espazioa ere ez da erabiliko lanen luzera neurtzeko.


Doktore-tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluetan, aurrekoaz gainera, formularioan beste datu hauek eskatzen dira: zein sailetan eta unibertsitatetan egin den tesia. Horrekin batera, doktore-tituluaren edo tesia gainditu izanaren frogagiriaren kopia.