Cookie-n erabilera. Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu gure cookie politika.

CAF-Elhuyar sariak

 

 

CAF-Elhuyar sariak


Maiatzaren 12an ospatu da CAF-Elhuyar sariketaren azken edizioaren sari-banaketa. Aurten, ohiko kategorietako sariez gain, NEIKER-Tecnalia saria eman zitzaion lehen sektoreko lan onenari. Bestalde, Maria Jesus Esteban Galarza matematikariak jaso zuen Merezimendu Saria.

Sariak banatu ondoren, iaz Zientzia Gizartean sorkuntza-beka jaso zuen proiektuaren emaitza erakutsi zuen egileak, Enrike Hurtado Mendietak: Txalaparta digitala eta interaktiboa. Programa denen eskura jarri du, Digital Txalaparta webgunean.



Beñat Iturrioz txalapartaria, erakustaldia egiten, Enrike Hurtadok grabatzen duen bitartean. Pantailan ageri da Hurtadok garatutako programa. ARG: Iñigo Ibañez.

Hauek dira CAF-Elhuyar sarien helburuak: zientzia eta teknologiaren arloko gaien eta ikerketen euskarazko gizarteratzea aitortzea eta bultzatzea. Udazkenean irekiko da hurrengo edizioan parte-hartzeko deialdia.