Skip to main content
Noticia Elhuyar

Passion Txiki ekitaldian bizitzaren laborategian saioa Elhuyarren eskutik

2019 | Urriak 03
Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko komunikatzaile zientifikoak eta Bizitzaren laborategian liburuaren egileak zuzeneko esperimentuen bidez eta ipuin-kontalari bezala 4-8 urte bitarteko haurrentzat prestatutako ikuskizuna.
Egileak istorio bitxiak kontatuko dizkigu, jakin-mina pizteko helburua duten esperimentuak eta zientziaren alderik ludikoena baliatuta, parekidetasuna, errespetua, talde-lana, akatsak aitortzeko eta onartzeko gaitasuna eta tankerako balioak transmititzeko. Gainera, esperimentu guztietan ohiko m...
Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko komunikatzaile zientifikoak eta Bizitzaren laborategian liburuaren egileak zuzeneko esperimentuen bidez eta ipuin-kontalari bezala 4-8 urte bitarteko haurrentzat prestatutako ikuskizuna.
Egileak istorio bitxiak kontatuko dizkigu, jakin-mina pizteko helburua duten esperimentuak eta zientziaren alderik ludikoena baliatuta, parekidetasuna, errespetua, talde-lana, akatsak aitortzeko eta onartzeko gaitasuna eta tankerako balioak transmititzeko. Gainera, esperimentu guztietan ohiko materialak erabiliko ditu, haurrek euren etxeetan errepikatu ahal izateko.
 
 
 
Saio hori baliatuko du Elhuyarrek argitaratu berri duen STEAM esperimentuak haurrentzat liburuko esperimentu batzuk egiteko ere. Sarrera guztiak agortuta daude.
 
Data: 2019/10/05
Ordua: 12:15
Herria: Donostia
Lekua: Victoria Eugenia Antzokia
 
Informazio guztia hemen.