Skip to main content
Noticia Elhuyar

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute da Elhuyar aldizkariaren zuzendari berria

2015 | Azaroak 30

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren abenduko zenbakia berrikuntza aipagarri batekin dator: Aitziber Agirre Ruiz de Arkauteren zuzendaritzapean argitaratutako lehena da. Hain zuzen, Eider Carton Virtok Agirreri eman dio lekukoa, 12 urtez zuzendari izan ondoren. Agirrek...

Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariaren abenduko zenbakia berrikuntza aipagarri batekin dator: Aitziber Agirre Ruiz de Arkauteren zuzendaritzapean argitaratutako lehena da. Hain zuzen, Eider Carton Virtok Agirreri eman dio lekukoa, 12 urtez zuzendari izan ondoren. Agirrek arduraz eta ilusioz hartu du aldizkaria zuzentzeko erantzukizuna, eta hala adierazi du bere lehen atarikoan.

Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute gasteiztarra da, formazioz, Biokimikan doktorea, eta, ofizioz, zientzia-kazetaria. Hemendik aurrera, hark gidatuko du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkaria. Ongi etorri, Aitziber!