Skip to main content

Zarauzko Udala

Zarauzko Udaleko emakumeen eta gizonen berdintasunaren aldeko ordenantza landu dugu, EHUko irakasle eta ikertzaile Jone Miren Hernandezekin lankidetzan. Emaitza bera (ordenantza) garrantzitsua izan arren, garrantzi handiagoa eman diogu prozesuari berari; etorkizunerako baldintza egokiak sortzeko prozesu horretan, giltzarriak izan dira teknikarien eta ordezkari politikoen trebakuntza eta partaidetza.